
Bizitza osoa bertan lanean eman ostean, gaur goizeko 10:15ean zuten etxea husteko agindua Berangoko Kukullaga Goikoa baserriko 80 urteko bi baserritarrek. Baserria desjabetzera joan dira istiluen aurkako 40 bat ertzain eta epaitegiko ordezkariak. Hasieratik, elkartasun murru baten aurka egin dute, auzokideek eta hainbat elkarteetako 80 bat lagunek bertan traktorez, autoz eta belar-fardelez egindako barrikada osatu baitute. Azkenean, 13:00etan, argudio juridikoen bitartez lortu dute desjabetzea 15 egun atzeratzea, senideen abokatuak eta EHNE Bizkaiak negoziatzeko erabili nahi dituztenak. Bi izan dira desjabetze ekitaldia atzeratzeko baserritarren abokatuak arrakastaz erabilitako argudio nagusiak. Hasteko, agurea ohean dago, oso gaixorik, eta medikuaren agiria erakutsi diete epaitegiko ordezkariei. Horrez gain, 60 bat abere dituztela azaldu dute eta behiak, ahuntzak eta txakurren kaleratzea aginduan aintzat ez zela hartzen argudiatu du abokatuak.
Informazio osoa irakurtzeko joan UKBERRI.NETera
Koska Irratiak ekoiztutako bideoa
Ira 27
