Joan den igandean, hilak 25, Txurdinagan (Bilbo), 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Ustez, Amelia Amaya Jimenez bikotekidea hil egin zuen. Susmagarriaren ama eta anaia ere atzeman zituzten, gertakizuna estaltzea egotzita. Amaya da emakumeen aurkako indarkeriagatik aurten Euskal Herrian hildako laugarren emakumea. Hilketa hori salatzeko, Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren ohiko protokoloari jarraituz, BIHAR ARRATSALDEKO 7:30erako ELKARRETARATZEA deitu du Bilgune Feministak, Algortako Telletxe plazan.
Bideoa :Emakumeen aurkako eraso baten kontra, Erromo-Itzubaltzetan egindako elkarretaratzea .
uzt 27
Entrevista a Alfonso Sastre from Gara Bideoak on Vimeo.
Gaur igandea eguna 25, ALFONSO SASTRE antzerkigile eta idazle aundiari egindako elkarrizketa interesgarri bat argitaratu da Euskalherriko hedabide batean; bideoan elkarrizketaren laburpen bat ikus dezakezue.
uzt 25
Berangoko Santa Ana auzoan omenaldi eta gogorapen ekitaldia burutu zen ostirala 23an ; herriko preso politikoak eta duela gutxi hil zen Anizeto Agirre “Anis” militante abertzalea omenduak izan ziren hainbat lagun eta biztanleen aldetik.
Txalaparta eta bertsoak lagun, bi euskal preso politikoen eskutizak irakurri ziren ; Anis Agirreren bizitzaren pasadizoak gogora ekarriz eta Jon Antzaren omenez egingo den Ziburuko ekitaldia gogoratuz bidea zabaldu zen Siroka taldearen ” Bihotzetatik zintzilik” abestiari eta ekitaldiaren amaierari.
Hemen duzue ekitaldiaren audioa entzungai.
uzt 24
Branka Kultur Elkarteak bidalitako komunikatua:
Iragan astelehenean, Erromoko BRANKA Kultur Elkarteak GETXOko FALANGEren
“oparia” jaso zuen.
Goizeko hamarrak aldera taberna zabaltzerakoan, burua moztuta zeukan
oilo bat aurkitu zuen tabernariak atetik zintzilik. Oiloak mezu bat
itsatsita zeukan: “GETXOko FALANGE. KONTUZ. GETXOko FALANGEaren OPARIA”.
BRANKA KULTUR ELKARTEtik, ekintza hau salatzeaz gain, Getxoko herriari
gure kezka adierazi nahi diogu, azken bolada honetan horrelako ekintzak
areagotzen ari direlako. Gogora dezagun duela hilabete batzuk talde
honek pintadaz josita utzi zuela Goikoetxearen familiaren baserria AndraMari auzoan.
Imanol Landa, Getxoko alkateak gertaera hau gaitzetsi egin du .
uzt 23
Musika kontzertuak eta jaialdiak etengabeak dira uda hontan Uribe Kostan ; Uztailaren 24an ,zapatua, INKESTAS ROCK izeneko jaialdia burutuko da Larrabasterrako Urko Kiroldegiko aparkalekuan ; hemen daukazue kartela eta taldeen ordutegia.Oharra : Txozna egongo da.
1.- Tormenta DS (Mungia) 18etatik 18:45
etara
2.- Yoyo Am Entumeceited (Sopelana) 19etatik 19:45etara
3.- Tranxilium Trio (Sopelana) 20etatik 20:45etara
4.- Surf Is Death (Sopelana) 21etatik 21:45
etara
5.- Boys Of Birle (Mungia) 22 etatik 22:45
etara
6.- Bloodseekers (Hondarribi) 23:15 etatik 0:15etara
7.- The Snobs (Hernani) 0:30 etatik 1:30
etara
8.- Punto De Mira (Santutxu) 1:45etatik amaitu arte.
uzt 23