ZER DA KOSKA-KIDE IZATEA?
1. Esatariak eta soinu teknikariak
Koskak berezko ekoizpena handitu nahi du eta horretarako esatariak eta soinu-teknikariak behar ditu. Irratsaio bat egiteko ideia bat baduzu konpartitu gurekin eta jakizu irrati honetan partehartzeko ez direla “tituluak” edota “diplomak” behar, garrantzitsuena GOGOAK edukitzea da. Beraz, idatziguzu koskairratia@koskairratia.com helbidera eta egin zaitez Koska-Kide.
2. Dirulaguntza
Koskak urtero diru kopuru finko bat behar du antena, lokalaren alokairua, telefonoa, argia eta abar ordaintzeko. Horregatik, Koska diruz lagundu nahi izanez gero 2 modu daude:
1. Koska-(baz)Kide eginez
Urtero 12 euroko kuota bat ordainduz. Idatzi koskairratia@koskairratia.com-era
2. Zuzenean gure kontu korrontean diru sarrera bat eginez
Euskadiko kutxa: 3035-0108-0-9-1.08004150.1
3. Berriemaileak / Ordezkariak
Koska Uribe Kostako irratia da eta eskualdeko herri guztietako berriemaileak eta ordezkariak behar ditu. Alde batetik berriak “in situ” jasotzeko eta bestaldetik zure herrian Koskako ordezkaria izateko.
