Aste honetan, denboraldiko azken saioa egin dugu. Nora Izagirre diseinatzaileari egin diogu elkarrizketa, eta harekin gure lehenengo kultur-katea amaitu dugu. Datorren ikasturtean saioa eraberrituko dugu eta zuekin egongo gara berriro ere.
Ordurarte, udaz gozatu!
Eta ez ahaztu, udako koloreak: laranja eta morea…
Eka 28
Hilabete bat saioa egin barik, baina bueltatu gara. Aste honetan musika mundutik atera gara eta Usoa Zumeta artistari egin dizkiogu 11 galderak. Eta, Usoak proposatuta, Nora Izagirre diseinatzailea izango dugu gurekin datorren asterako. Saioaren bigarren zatian, Imanol Uriarekin egon gara bertsolarien eskolarteko txapelketari buruz hitzegiten, izan ere, datorren asteko Euskal Herriko finalera pasa da, beraz, animo Imanol!!!
Eka 07
Aste honetako saioa berezia izan da, izan ere, Siroka taldeko Maria izan genuen gurekin eta, gaur (M10) aurkeztu duten diskoa primizian entzuteko aukera izan genuen Koskako entzuleok. Mariari egin genizkion 11 galdera zorrotzak eta berarekin egin genuen Karosi disko berriaren errepasoa.
Gogoratu diskoaren aurkezpen bira larunbat honetan (Maiatzak 14) hasiko dutela Getxoko Andra Mari auzoko jaietan, Obrint Pas-ekin batera emango duten kontzertuarekin.
Entzun eta gozatu aste honetako saioaz!
Mai 10
Datorren asteko Pastadun betaurrekoak saioa indartsu dator. Aste honetako saioan Haritz Harreguy musika ekoizlearekin egon gara eta igandean Asuan ospatuko den Kanpomartxoaz hitz egin dugu. Eta datorren astean, Uxoa Zumetari egingo dizkiogu 11 galdera zorrotzak. Baina saioa borobiltzeko Siroka musika taldeko kideak izango ditugu gurekin hurrengo egunean (M-10) aurkeztuko duten disko berria aurkezteko. Izan ere, Sirokatarrek diskoko abestiak primizian entzuteko Koska irratia aukeratu dute. Gainera, taldeari galderak luzatzen dituzten entzuleen artean liburu-disko berriaren aleak zozketatuko ditugu. Animatu eta parte hartu!
Badakizue, astelehenean 21:10etatik aurrera entzun Koska Irratia; 108 FM edo on-line!!!
Mai 04
Opor-aldia dela eta, hurrengo bi astetan ez dugu saiorik egingo. Horregatik, aprobetxatuz aurreko asteko saioa ez genuela saiorik webgunera igo, orain jartzea erabaki dugu. Elkarrizketatua Keu Agirretxea musikaria izan zen eta hurrengo saioan Haritz Harreguy musika-produktorea gurekin izaten saiatuko gara. Bestaldetik, BBK sariketari buruz hitz egin genuen, baina gaur badakigu Uribe Kostak irabazi zuela finala; ZORIONAK! eta azkenik, aurreko larunbatean ospatu den Txorimalo gaztetxearen 5. urteurrenari buruz hitz egin genuen.
Berandu, baina hemen duzue saioa. Gozatu!
Api 18
Aste honetako elkarrizketatuaren txokoan, Jon Gurrutxagak hartu du Iban Urizarrek utzitako lekukoa eta 11 galdera zorrotz erantzun eta gero, Gurrutxagak Keu Agirretxeari pasa dio testigua. Eta lekukoaz ari garela, saioaren bigarren zatian, Uribe Kostako AEKko arduraduna den Iratxe Marta izan dugu gurekin eskualdeko Korrika kulturalaren egitaraua azaltzen.
Mar 29
Aste honetako saioan Iban Urizar tronpeta-jotzaileak erantzun dizkigu katearen 11 galderak eta hark Jon Gurrutxaga aukeratu du datorren astean elkarrizketatzeko. Gero, Leioako Gazte Asanbladako Xabi egon da gurean eta datorren larunbatean (Martxoak 26) burutuko duten 8. Gazte Egunari buruz hitz egin digu. Gaurkoan, atal berri bat jarri dugu martxan: TX gizon izkutuaren “Hizkiaren Dantzaldia”. Atal berri horretan, astero, liburu baten gomendioa egingo digu gizon izkutuak.
Mar 22
Aste honetako saioan Joseba Irazokik erantzun dizkigu 11 galdera zorrotz eta datorren astean, haren proposamenari kasu eginez, Iban Urizar tronpeta-jotzailea gurekin izaten saiatuko gara. Bestaldetik, Txorimalo gaztetxearen 5. urteurrena dela eta antolatu duten “Txoriphoto” ekimenaren berri jaso dugu. Bukatzeko, bertsozaleen elkarteak antolatu duen bertsolamintza ekimenaren errepasoa egin dugu.
Datorren asterarte!
Mar 08
Aste honetako saioan ABRA bertso-sariketako irabazlea, Asier Azpiroz, eta bigarren sailkatua, Imanol Uria, izan ditugu gure artean. Bestaldetik, musikazuzenean.com webguneko kudeatzaileak, Koldo Otamendik, proiektu horren nondik norakoak kontatu dizkigu. Datorren astetik aurrera, gure saioko eskema berhartuko dugu eta Joseba Irazoki izango dugu gure artean 11 galdera zorrotz erantzuten.
Ordurarte, ondo bizi!
Mar 01
Aste honetako gonbidatua, Joseba Irazoki, Euskal Heritik kanpo harrapatu dugu eta ezin izan dugu gure katearekin jarraitu. Hala ere, datorren astean, girgilu berriak jarri eta katea jarraituko dugu osatzen. Beraz, gaurko saioko gai nagusiak Sarea Josten Getxoko euskararen aldeko auzolanaren berritasunak jorratu ditu. Izan ere, otsailaren 1ean ekimen berrien aurkezpena egin zuten. Berri bitxien errepasoak, abesti bertsionatuek eta agendak bete dute gure saioa. Disfrutatu!
Ots 15
