logo

Munduko Sustraiak saioaren edizio honetan , Pernambukon (Brasil) bizi den DJ440 musikajartzailearen  ” Nordeste Independente“  izeneko musika zerrenda entzun ditugu.

2011 urteko musika nahasketa  honetan,  gaur egun Brasilgo Ipar-Ekialdean egiten diren musika  ildo desberdinak  (forro, frevo, axe, mangue-beat) aurki dezakegu ;  doinu dantzagarri eta alaiak udarekin bat datozenak.

 

Munduko Sustraiak saioaren edizio honetan , Irlandako MOVING HEARTS folk taldea 2008garren urtean argitaratutako “Live in Dublin” izena duen zuzenezko lana entzuteko aukera euki dugu;  saio monografikoa gaurkoa, udarekin irratiko gauzak moteltzen dira eta….

Goza ezazue…

Folk eta rock musika uztartzen dituzten bi talde izan dira aste honetako Munduko Sustraiak saioaren ardatza;  Gipuzkoako FIACHRAS izan da lehena. Talde honek  Bizardunak bandak  zabaldutako ildoari jarraitzen dio.

Okzitaniako Beziers hiriko GOULAMAS K. izan da bigarrena. Sei disko merkatuan duen folk-ska talde honek emanaldia eskainiko du uztailaren 2an, Bizkaiko Sopuerta herrian izango den MENDEBALA FOLK jaialdiaren barruan.

IVAN KUPALA Errusiako pop-folk taldearen musika entzuten egon gara  gaurko Munduko Sustraiak  saioaren lehenengo zatian;  beste lurralde batzuetan San Juan Bataiatzailea den jaia Ivan Kupala izena hartzen  du eslabiar nazioetan ; jai honen ezaugarri nagusiak ura eta sua dira.

Nafarroako LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldearen bigarren lan luzea aurkeztu dugu saioaren bigarren zatian ,  euskeraz eta gaztelaniazko nafar-mex jaieroa aurki dezakegu ” Hijos de la Txingada ” izeneko lan berri  hontan; taldearen begiruneari esker euren webgunetik jeisteko aukera daukazue.

Gaurko saioan ISSA BAGAYOGO eta JOSEEl Chatarra“ren abesti batzuk entzun ditugu ere.

BOYS FROM COUNTY NASHVILLE taldearen “Tribute to Led Zepelin” diskoari errepaso bat eman diogu gaurko saioaren lehenengo zatian;  Tennesseeko talde hau,  Led Zepelin rock talde ospetsuaren abesti famatuenak  zeltiar ildoko bersioak maisuki egiten ditu.

KITTY, DAISY & LEWISen lan berria ekarri dugu saioaren bigarren zatira, Durham anai-arreba hirukotea  sorpresa eman zuten hiru urte atzerago  euren  gaztetasunaz eta musika egiteko trebetasunez; oraingo honetan  ska eta blues-rockabilly doinuz beterik dator ateraberri duten bigarren lan hau.

Folk eta rock ildoetako musikak nahasten direnean indarra izaten da emaitza nagusia; aste honetako Munduko Sustraiak saioan folk-metal eta punk-folk asko entzun ditugu  Eskandinabiako FINNTROLL eta  TURISAS, Portugalgo NOIDZ eta Alemaniako TANZWUT taldeen eskutik. Are gehiago, koktel horietatik edaten dituzten Okzitaniako LOU QUINSE eta Kaliforniako FLOGGING MOLLY bandek kaleratutako disko berriak aurkeztu dizkizuegu.

Aste hontako MUNDUKO SUSTRAIAK irratsaioan hiru talde izan dira ekarri ditugunak  euren lan berriak aurkezteko.

Turkiako Estambul hiritik dator BANDISTA taldearen “Daima” izeneko disko berria; abesti internazionalistak musika estilo desberdinekin egindako mestizajean.

Klezmer judutar musikan adituak dira AMSTERDAM KLEZMER BAND taldekideak  eta  “Katla” izena du gaur aurkezten dugun  taldearen hamaikagarren lana.

Saioari amaiera emateko Portugal -  Mozambikeko CACIQUE 97 taldearen “Chapa97″ izeneko maxi-singlea  aurkezten digute ; estudioan eta zuzenean grabatutako afrobeat musikaren berotasuna eta indarra ekartzen digun lana.

PEP GIMENO “BOTIFARRA”, Xativako abeslari valentziarraren hiru abestiekin hasi da aste hontako MUNDUKO SUSTRAIAK saioa. Bi disko kalean eta urte gutxitan fenomeno soziala bihurtu den  ahots indartsuko gizona.

Segidan BURITACA taldearen “Barawanie” mestizajez beteriko lan berria aztertu dugu; afrobeat, kumbia, boogaloo eta salsa dira disko hontan nahasten diren eta aurkitu dezakegun estilo desberdinak.

CHANITO ISIDRON kubatar decimista – guajiroa ekarri dugu gogora saioaren azken minutuetan; ironiaz eta txantxaz beteriko  hiru  bertso – decimakin  amaitu da gure aste hontako saioa.

Aste hontako Munduko Sustraiak saioaren lehen zatian,  OBRINT PAS taldearen “Coratge” izeneko lan berria aurkeztu dugu;  Kataluniar lurraldeetako taldearen diskografian zazpigarren alea da hau  ; ska, rock eta dulzainak!!

Segidan , Eritreako musika berriaz gozatzeko aukera izan ditugu ; ASMARA ALL STARS taldearen “Eritrea’s got soul” izeneko atera berria den lanean afrikar reggae , ethio-jazz eta  soul erritmoen batuketa interesgarria egiten da emaitza ederra lortuz.

EE.BB etako DEL  MC’COURY BAND taldearen bluegrass eta jazz uztartzen duen “American Legacies” diskotik hartutako doinu batekin amaitu da gaurko saioa.

 

“GUILLERMO VELAZQUEZ y los Leones de la Sierra de Xichu” mexikar taldearen  huapango eta dezima-bertsoekin gozatu dugu  aste hontako MUNDUKO SUSTRAIAK saioaren lehenengo zatian.

HUSNU SENLENDIRICI turkiar klarinetejolearen azken diskoaren ethno-jazz musikaz gozatzeko aukera izan dugu gure saioaren bigarren zatian; turkiar eta greziar musikariak parte hartu dute “Egeo itsasoaren bi aldeak” izena duen lan berrian.

Gure saioari amaiera eman diogu Japoniako THE CHERRY COKES irlandar punk-folk taldearen abesti pare bat entzunez.