– Masala Sound System poloniar taldearen azken diskoaren etno-ragga elektronikoa
- Maliko Vieux Farka Toure 2010ean argiataratu duen “Live” lanaren aurkezpena eta …
- Pirineotako Ttun ttun edo salterioari dedikatutako diskoa izan dira Munduko Sustraiak saioaren edizio berri hontan ikutu eta erabili dugun proposamen musikalak.
Abe 13
Abesti ezagunen bertsioei dedikatua dator Munduko Sustraiak saioa.
- Eneko Burzako “Mobydick” getxotar gaztea “amerikana” eta blues – rock estiloan abestiak bere “Covers” izeneko disko berritik.
- Pariskoak dira Acapulco Gold taldea; ska latinar erara bertsionetzen dituzten doinuen artean, mexikar eta hegoamerikar abesti ezagunak diren “Perfidia” “El Rey”,”Techos de carton” eta “Adelita” aurki dezakegu .
- Pink Floyden bertsio zeltiarrak Celtic Pink Floyden eskutik.
- Iron Buterflyren “In a Gadda da vida” abestia, indiar taularen bertsioan Shawn Lee’s Incredible Tabla Banden eskutik.
Aza 28
Aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioan aurkeztutako proposamen musikalak.
- Iparraldeko BIDAIA taldearen azken lana,”Agur Shiva ” izenarekin dator lan berria hau 2,011an argitaratua.
Hemengo melodiekin eta ohiko dantzen doinuekin oinarritua, baita ere munduko folklorekin aberastua. Konposaketek eta ohiko kantuek osatzen dute Bidaia-ren errepertorioa, euskaraz, ingelesez eta … arabieraz.
- “Pastor de nubes ” da Jose Dominguez ” El Cabrero” argitaratu duen azken lan diskografikoaren izena ; 15 urte dira flamenko jondo estiloaren abeslari hau ezer publikatu gabe egin duen epea.
- Brasilgo BiD produktorearen “Bambas e Biritas Vol.2″ diskoan Brasil eta Jamaikako musikari desberdinak euren lan eta ildoak uztartzen dute ,brasildar lurraldeetako estilo desberdinak (xote,baiao,maracatu,forrobodo) , reggaerekin uztartzen dira emaitza interesgarria bat sortzen.
Luciano, Chico Cesar,Ernest Ranglin, The Heptones,Dominguinhos, Kimany Marley eta izen famatu gehiago aurki dezakegu Jamaika eta Brasil arteko nahasketa hontan.
Aza 22
Hauek izan dira aste aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioaren ildoak.
-LILA DOWNSen azken diskoa “Pecados y milagros “izena dauka, 2011ko Urriaren hasieran argitaratua eta jada urrezko diskoa da Mexikon;
-RIO izeneko marrazki bizidunen filmaren musika-soinu bandan Bebel Gilberto, Sergio Mendes eta Carlinhos Brownen musika aurkitu ditugu.
-EUSKEIREA izena du irlandar eta euskal musika bateratzen duen lana, NIAMH NI CHARRA konzertinarekin eta GAVIN RALSTON gitarrajolea , biak irlandarrak , eta IBON KOTERON albokajole bilbotarra dira lan honen ekoizle eta egile.
Aza 15
Heriotza eta bere inguruan sortzen diren izaera kultural desberdinak (Mexiko,Madagaskar) izan dira aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioaren ildo nagusia; musikari dagokionez hainbat musikari eta doinu desberdin entzuteko aukera euki dugu.
EL GRAN COMBO DE PUERTO RICO, MONSIEUR PERINE ,CALACAS JAZZ BAND , LILA DOWNS eta DEAD & GONE izeneko diskotik hartutako hainbat doinu funebreak izan dira gaurko saioan entzun ditugunak.
Aza 04
Aste hontako MUNDUKO SUSTRAIAK saioan SUSANA BACAren “Afrodiaspora ” izeneko disko berria aurkeztu dugu , Peruko abeslari ospetsua eta gaur egun bertako Kultura Ministra da aipatutako emakume afroperuarra.
Saio berean , RAGHU DIXIT Indiako musikaria , orain arte argiataratu duen lan diskografiko bakarrean erakusten digu zelan indiar folk musika pop estiloarekin nahastu leike dantzagarria eta atsegina den emaitza lortzeko.
GREENLAND WHALEFISHERS Norbegiar paddy-punk estiloko taldearen 2010ean argitarutako ” Songs from the bunker ” izeneko azken diskotik abesti ta doinu batzuk konpartitu dugu gure saioa amaitzeko.
Urr 23
Munduko Sustraiak folk eta world musikaren denboraldi berriari hasiera emateko SEUN KUTI Nijeriar afrobeat musikariaren eta MAKALA Zarautztar musika jartzailearen azken lanak aurkeztu dizuegu .Urr 15
Ira 19
Bilboko Aste Nagusian eta Getxoko Folk jaialdian izango diren folk eta world musika emanaldiei begirada bat emanez , amaiera ematen dugu Munduko Sustraiak irratsaioaren denboraldiari .
Azken edizio hontan IDIR , JOANA AMENDOEIRA , BALKAN BEAT BOX , PEPE HABICHUELA , THE CHIEFTAINS , DULCE PONTES , PRIMITAL , MADDI OHIENART eta TRAVELLING BROTHERS entzun ditugu.
Uda ona pasa eta gozatu musika ederrak!!
Abu 17
Lucky Dube Hegoafrikako reggae izarraren “Captured Live” zuzenezko diskoa entzun dugu gaurko MUNDUKO SUSTRAIAK irratsaioaren edizioan.
Hegoafrika eta afrikar kontinenteko reggae musikaren sortzailetariko bat ,21 disko publikatu zuen bere ibilbidean, arrazismoaren kontrako eta gai sozialen aldeko militantea ; hori zen LUCKY DUBE ; 2007KO urrian kotxea lapurtu nahi zioten batzuk tiroka hil zuten Johannesburg hirian.
Uzt 27
