Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko da eta horri lotuta hainbat ekitaldi antolatu dira azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean, Sopelan.
Azaroak 29: Hitzaldia Mikel Gorrotxategiren, Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko idazkariaren, eskutik: “Gure leku izenak. Sopelanatik Sopelara”. 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean.
Abenduak 1: Bertso poteoa. Jon Maia eta Sustrai Colina bertsolariekin. 19:00etan, Sopelako tabernetan zehar.
Abenduak 2: “Baginaren bakarrizketak” antzezlana. Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen eskutik (Txalo produkzioak). 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera: 3€.
Abenduak 3 eta 4: Haurrentzako tailerrak: talo tailerra, globoflexia, txikientzako arte tailerra, txotxongilo tailerra, euskal mitologiako kamishibaia eta txapa tailerra. 11:00etatik 14:00etara, udal pilotalekuan.
Abenduak 3: Eriz magoa. Umeei zuzendutako magia ikuskizuna. 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean.
Abenduak 4: “Haragizkoa”: Hitza, musika eta irudia uztartzen dituen Omar Nabarroren ”Haragizko amoreak’‘ (Susa) poema liburuan oinarritutako ikuskizuna. Edorta Jimenez (ahotsa) Rafa Rueda eta Jaime Nieto (musika) eta Joseba Barrenetxea (argazkiak). 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera: 3€.
“Haragizkoa” Euskal Telebistan from Haragizkoa ikuskizuna on Vimeo.
Aza 30
Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzaren hainbat elkartetako kideok atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu eskualdeko komunikazio proiektu berriaren aurkezpenera. Ekitaldia ostegun honetan, abenduak 1, izango da, arratsaldeko 19:30ean, Algortako Aldai Patronatuan.
Berbalamiñe Leioako euskara elkartea
Betiko ikastola
Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea
Erandion Euskaraz Berbots!
Koska irratia
UK aldizkaria
Ukberri.net
Aza 29
Abesti ezagunen bertsioei dedikatua dator Munduko Sustraiak saioa.
- Eneko Burzako “Mobydick” getxotar gaztea “amerikana” eta blues – rock estiloan abestiak bere “Covers” izeneko disko berritik.
- Pariskoak dira Acapulco Gold taldea; ska latinar erara bertsionetzen dituzten doinuen artean, mexikar eta hegoamerikar abesti ezagunak diren “Perfidia” “El Rey”,”Techos de carton” eta “Adelita” aurki dezakegu .
- Pink Floyden bertsio zeltiarrak Celtic Pink Floyden eskutik.
- Iron Buterflyren “In a Gadda da vida” abestia, indiar taularen bertsioan Shawn Lee’s Incredible Tabla Banden eskutik.
Aza 28
Bertsolaritza zinemara eraman duen lehenengo proiektua da. Lan honekin ahozko poesiaren arte konplexu honen sekretuetan ikuslea barneratzeko asmoz, BERTSOLARI filmak Euskal Herriko bertso munduko erreferente batzuengana hurbilduko gaitu. Dokumentalaren zuzendaria eta gidoigilea Asier Altuna da, eta aktoreak Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Joseba Zulaika, John Miles Foley, Miren Amuriza eta Jon Sarasua. ALBEko zenbait kidek ere parte hartze aktiboa izan dute.
- Azaroak 29. “BERTSOLARI” FILMA
antolatzailea: ALBE
Algortako Kasinoa, 20.00, doan
Aza 28
Aipatu genuen bezala, hona hemen AITXU eta EGIZU euskara taldeek antolatutako berbatxangoan grabatu zuten hirugarren zatia. Bertan Sopelako Fraidemendin dagoen Munarriaren inguruko informazioa eta hausnarketa helarazten digute. Munarri honen aintzinekotasunaren berri ez badugu ere Bene Markaida sopeloztarrak jasotako informazioa konpartitu zuen eta berarekin batera Fredi Paiak harri berezi honen inguruan egon daiteken interpretazioaren gainean hainbat azalpen eman zuen. Hona hemen Uribe Kostako mitologiari buruz egindako berbatxango honen hirugarren zatia.
sopela.net argitaratutako lana
Aza 24

Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zuen Erika Bilbao Barzena. Bost egunez inkomunikaturik egon ondoren torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zuenEspainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Egun horietan hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain, horiek egiteagatik 3.000 eurotako zigorra jarri nahi diote torturak salatu zituen herritar bati, tokiko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. Hori guztia gaitzetsi eta isuna ordaintzeko dirua lortzeko, batetik, Vendetta eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua egon zen ostiralean Udondo gaztetxean. Bestalde, ostegun honetan, hilak 24, manifestazioa egingo dute 19:00etan Leioako Bulebarrean. Egun berean mozioa aurkeztuko dute udal osoko bilkuran. Argazkian, irailaren 14an atxilotu zuten Erika Bilbao eta egun horietan mobilizazioak egin ziren Leioan.
UKBERRI.NET argitaratutako berria

Aza 23
Aza 23
Aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioan aurkeztutako proposamen musikalak.
- Iparraldeko BIDAIA taldearen azken lana,”Agur Shiva ” izenarekin dator lan berria hau 2,011an argitaratua.
Hemengo melodiekin eta ohiko dantzen doinuekin oinarritua, baita ere munduko folklorekin aberastua. Konposaketek eta ohiko kantuek osatzen dute Bidaia-ren errepertorioa, euskaraz, ingelesez eta … arabieraz.
- “Pastor de nubes ” da Jose Dominguez ” El Cabrero” argitaratu duen azken lan diskografikoaren izena ; 15 urte dira flamenko jondo estiloaren abeslari hau ezer publikatu gabe egin duen epea.
- Brasilgo BiD produktorearen “Bambas e Biritas Vol.2″ diskoan Brasil eta Jamaikako musikari desberdinak euren lan eta ildoak uztartzen dute ,brasildar lurraldeetako estilo desberdinak (xote,baiao,maracatu,forrobodo) , reggaerekin uztartzen dira emaitza interesgarria bat sortzen.
Luciano, Chico Cesar,Ernest Ranglin, The Heptones,Dominguinhos, Kimany Marley eta izen famatu gehiago aurki dezakegu Jamaika eta Brasil arteko nahasketa hontan.
Aza 22
