
Itzubaltzeta / Romoko 30 bat auzokide eta elkarteetako kidek Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak (IGL) kultur eta herri plataforma aurkeztu dute gaur eguerdian. Plataforma jaio berriaren xedea Itzubaltzeta gaztetxeak herriari egiten dizkion giza eta kultur ekarpenak mantentzea da. Horretarako, gazte zentroa balizko eraiste batez defendatu nahi dute. Izan ere, eraikina arauz kanpo dagoenez, Getxoko Udalak inguruan egitekoak diren Gobela ibaiko lanak gaztetxea botatzeko baliatu nahi dituela salatu dute Amaia Arbeloa eta Iker Marcos IGLko eledunek. Ildo horretan, lanak egin ahal izateko “gaztetxeak parking-a, ortua, merenderoa eta iturria galtzearekin” bat datoz plataformako kideak, “baina badakigu lan horiek bideratzeko ez dela gaztetxea bota behar eta are gutxiago ondoan bizi den amamaren etxea. Gainera, egungo krisi ekonomikoan gaztetxea erosteko milioi bat euro gehi eraisteak balio izango lukeena xahutzeari ez diogu ondo irizten”, azaldu dutenez (mp3).
UKBERRI.NET argitaratutako notizi osoa irakurtzeko sakatu Hemen
Aza 04

Berangoko Udalak eta EHNE-Bizkaiak Kukullaga Goikoa baserriaren inguruan Jesus Goiti Infante mailegu-emailearekin erdietsitako akordioa azaldu dute gaur Berangoeta kultur etxean. Anabel Landa alkateak eta Unzalu Salterain sindikalistak zehaztu dutenez, Koldo eta Tere 80 eta 70 bat urteko baserritarrek “beren etxean duintasunez bizitzen jarraitu ahal izango dute”. Izan ere, Udalak baserria, lur-sailak eta bertan dagoen “kultur eta historia balore handiko XVII mendeko errota” erosteko aukera lortu zuen atzo eguerdian, 10.000 euro ordainduta. Horren arabera, urtea bukatu bitartean jabegoa eskuratu ahal izango du beste 190.000 euro ordainduz gero. Askoz jota, 2012ko martxoa bukatu arte luzatu ahal izango da epe hori. Oraindik orain, alkateak ez daki zelan burutuko dituzten izapide administratibo guztiak, baina ez du horretan arazorik espero, oposizio guztiak azken Udalbatzan zein gaur bertan bere babes osoa eman baitio erabaki horretan. Era berean, Landak ez du eragozpenik jarri baserritarrez gain, semeek ere baserrian bizi ahal izateko, baina guzti hori aurrerago zehaztuko dutela argitu du, premiazkoena “oso larria zen egoera sozial horri irtenbidea” lortzea zela iritzita.
Berangoko prentsaurrekoa, Koska Irratiak ekoiztutako bideoan.
Urr 11

EHNE-Bizkaiak gaur jakinarazi duenez, Berangoko Kukullaga Goikoa baserriaren desjabetzea “behin betiko geldiaraztea lortu da”, Berangoko Udala eta EHNE-Bizkaiak berak mailegu-emailearekin lorturiko akordioari esker. Ondorioz, baserritar bikoteak Kukullaga Goikoan bizitzen jarraitu ahal izango du “usufruktu egoeran”. Berangoko Udaleko ordezkariek eta EHNE-Bizkaiako ordezkariek prentsaurrekoa emango dute bihar prozesuaren nondik norakoen berri azaltzeko. Nekazarien sindikatuak gogoratu duenez, “mobilizazio sozialari esker” lortu zen pasa den urriaren 4an baserriaren desjabetzea atzeratzea, behin-betiko irtenbide bat bilatzeko ezinbesteko denbora izan dena. Bihar goizeko 9etan bukatzen zen azken epea baserritarrek beren etxea uzteko. Argazkian, baserria.
Informazio osoa,bideoak eta argazkiak ikusteko zabaldu UKBERRI.NET
Koska Irratiak ekoiztutako bideoa.
Urr 10

Hainbat auzokidek Lantzarteko zelaiaren salmentaren kontra aurkeztutako alegazioak aintzat hartu zituen atzoko osoko bilkuran Berangoko Udalbatzaren gehiengoak. Gauzak horrela, bertan tasatutako 80 etxebizitza eta aparkalekuak eraikitzeko egitasmoa geldiarazi dute. Bilduk gogoratu duenez, “hauteskundeetarako hamar egun falta zirenean, EAJk ezohiko udal batzarra deitu zuen Lantzarteko landa saltzeko, orduan zeukan gehiengo absolutuaz baliatuz”. Orduan bezala, bozketan PSE-EE izan zuten bidelagun jelkideek. Bildu Udalbatzara helduta, baina, beraien bozak ez dira nahikoak izan. Aurreko agintaldian bezala PPk eta Ezker Batuak ere egin zuten etxeak eraikitzearen kontra, auzokideek aurkeztutako helegiteen alde bozkatuz. Zazpi boto seiren kontra, beraz. Argazkian, Lantzarteko auzokideen protesta maiatzaren 12ko udal batzarrean.
Info osoa irakurtzeko joan UKBERRI.NETera.
Ikusi 2007an Koskairratiak ekoiztutako bideoa
Urr 02

Kukullaga Goikoa baserriaren inguruan, EHNE Bizkaiak bultzatutako mozioa aho batez onartu zuen atzo Berangoko Udalbatzak. EAJ, Bildu, PP, PSE-EE eta Ezker Batua taldeek beraien 13 zinegotzien botoak batu zituzten Koldo eta Teresa, hurrenez hurren, 80 eta 70 urteko senar-emazteei sustengua ematen jarraitzea ebazteko. Halaber, orain arte bezala, Berangoko Udalak EHNE Bizkaiak antolatutako mobilizazio, prentsa agerraldi eta bestelakoetan parte hartzen jarraitzea deliberatu dute ordezkari politiko berangoztarrek. Joan den asteartean desjabetzea saihestu zutenetik, 15 egun dituzte aurrean Kukullaga Goikoa baserriko bizilagunek. Arazoaren muinean dago finantza-erakunde batek teilatua konpontzeko 25.900 euroko mailegua egin izana. Dirua bueltatzeko hiru hileko epea eman zien, epe “ezinezkoa” EHNEren aburuz. Argazkian, elkartasun murrua osatu zuten asteartean 80 bat lagunek.
Mailegu-emailearen arabera, ordea, handiagoa da zorra: “senar-emazteek ordaindu gabe utzi dutena ez dira 25.900 euro, 340.000 euro baizik; sei urtetan zehar pilatzen joan zaizkielako mailegutik eratorritako interesak”. Baserri eta ondoko bi lursailetarako finkatutako “salneurria 440.000 eurokoa da, EHNEk 540.000 eurokoa dela dioen arren”. Horri jarraiki, “bikotea etxetik joan behar ez izateko modu bakarra jabetza erostea” dela adierazi du finantza-erakundeak, “El Correo Español” egunkariak zabaldutakoaren arabera. “Baserriaren titulartasuna gurea da. Egungo bizilagunek bertatik alde egitea baino ez dugu behar”, aipatu duenez.
Urriaren 11ra arteko epea
EHNEk bere aldetik, urriaren 11ra arteko epea aprobetxatuko du bide legal guztiak jorratzeko. Horiek agortuta, baserriaren berrerosketa ez dute baztertzen, “baina ez edozein salneurritan”. Bide horretan, eskaintza bat egitera deitu dute finantza-erakundea, aztertu ahal izateko. Bestalde, atzo onartutako mozioarekin jarraituz, ikerketa publiko bat egiteko prozedura zabaltzearen alde agertu da Berangoko Udalbatza. EHNEk egin du aipatu eskaera, finantza-erakunde pribatuen jarduteko moduak ikertu eta ezagutzera eramateko asmoz. Azkenik, herritarren aurrean, 15 egun hauetan, eta aurrerantzean ere bai, Kukullaga Goikoa baserriaren aldeko mezua zabaltzea onartu dute zinegotzi berangoztarrek.
Ukberri.net
Ira 30

Bizitza osoa bertan lanean eman ostean, gaur goizeko 10:15ean zuten etxea husteko agindua Berangoko Kukullaga Goikoa baserriko 80 urteko bi baserritarrek. Baserria desjabetzera joan dira istiluen aurkako 40 bat ertzain eta epaitegiko ordezkariak. Hasieratik, elkartasun murru baten aurka egin dute, auzokideek eta hainbat elkarteetako 80 bat lagunek bertan traktorez, autoz eta belar-fardelez egindako barrikada osatu baitute. Azkenean, 13:00etan, argudio juridikoen bitartez lortu dute desjabetzea 15 egun atzeratzea, senideen abokatuak eta EHNE Bizkaiak negoziatzeko erabili nahi dituztenak. Bi izan dira desjabetze ekitaldia atzeratzeko baserritarren abokatuak arrakastaz erabilitako argudio nagusiak. Hasteko, agurea ohean dago, oso gaixorik, eta medikuaren agiria erakutsi diete epaitegiko ordezkariei. Horrez gain, 60 bat abere dituztela azaldu dute eta behiak, ahuntzak eta txakurren kaleratzea aginduan aintzat ez zela hartzen argudiatu du abokatuak.
Informazio osoa irakurtzeko joan UKBERRI.NETera
Koska Irratiak ekoiztutako bideoa
Ira 27
18:15ean ekin diote Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraisteari. Eraikina botatzeko baimena eman du goizean epaileak, Errekaldeko auzotarren eskaerari muzin eginda. Ertzaintza jendeari oldartzen ari zaio gaur ere eta zortzi lagun atxilotu ditu. 20:00etan manifestazioa egingo dute. Herenegun gauean atxilotutako bi lagun kartzelan sartu dituzte. Iraia Oiarzabal zuzeneko kontakizuna ari da egiten Berriketan-en
Ira 23
Errekaldeko auzotarren eskaerari muzin egin eta gaztetxea botatzeko baimena eman du Bilboko epaitegiak. Hala, asteazkenean hasi eta behin-behinean geratu zuten eraistearekin jarrai dezakete. Gaur 20:00etan manifestazioa egingo dute. Herenegun gauean atxilotutako bi lagun kartzelan sartu dituzte.
Notizi osoa irakurtzeko klikatu hemen Berria.info
Ira 23
Auzokideek eta inguruetako herrikideek ongi etorri ekitaldia eskaini zioten atzo, larunbata, Aitor Artetxe Rodriguez Algortako preso politiko ohiari. 150 pertsona batu ziren Algortako Telletxe plazan 13:30ak aldera egindako ekimenean, gaztea ia hiru urte preso eman ostean berriro auzotarren artean dagoela ospatzeko asmoz. Ekitaldian zehar, amari eskaini zion lore-sorta eman zioten Artetxeri. Izan ere, esker hitzak baino ez zituen izan senide, lagun eta herrikideentzat, espetxean izan den bitartean eskaini dioten elkartasunagatik. Era berean, atzean utzitako euskal presoak gogoan izan zituen Artetxek. Olerkia, txapela, aurreskua eta amnistiaren giltza ere eskaini zizkioten, besteak beste, Etxeratek, AAMk eta aurretik kaleratutako udalerriko azken presoek, Gabi Basañez eta Zigor Goikoetxea. Hainbat auzokidek Algortako presoek pairatzen duten sakabanaketa salatu zuten, euren erretratuak sostengatuz. Argazkian, Aitor Artetxe, erdian, txapela ondo jarriz / cc-by ASEH. Argibide gehiagorako: Ukberri.net
Ira 11
Euskal Herria Eguna ospatuko dute hirugarren urtez, hilaren 17an, Ibarran. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu du jaialdia eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dute. Hain justu, Bizkaia aldetik bi autobus abiatuko dira larunbat goizeko 8:30ean: bata gaueko 10etan bueltatzeko; eta bestea, igande goizeko 6etan itzultzeko. Hilaren 15era arte izena eman ahal izango da Egizu Getxo Euskaldun elkarteko bulegoan (Martikoena, 16) zein Katilu (Euskal Herria, 7), Barrutik (Sarrikobaso, 7) eta Ajuria (Andres Kortina, 2) tabernetan; 10 euro ordainduz. Besteak beste, familia giroa lehenetsi nahi dute antolatzaileek. Adin guztietarako ekitaldiak izango dira. Gainera, egun osoan zehar umeentzako txokoa egongo da, gurasoak lasai gozatu ahal izateko. Horretaz gain, arrantzalez jantzita joatera deitu dute Algortako sustatzaileek. Horren guzti horren berri emateko batzar irekia egingo dute datorren astelehenean, hilak 12, 19:30ean, Aldai patronatuan. Herri eragile guztiak bertaratzera gonbidatu dituzte. Argazkian, Lizarran ospatu zuten irailaren 18an 2010eko Euskal Herria Eguna / © Euskal Herria Eguna.
“Ibarrakoek autobus bat bera ere ez dugula beteko bota digute. Egingo dugu, ezta?”, adierazi dute Euskal Herria Eguneko sustatzaile algortarrek. Horretaz gain, lip dub-a eta guzti grabatuko da eta bertan Algortako ahalik eta lagun gehien agertzera animatu dute. Asteleheneko batzar irekiari begira, bakoitzak zer eskaini dezakeen hausnartzea eskatu diete eragileei. “Lip dub-ean bakoitzaren ikurra ateratzea ere nahikoa izan daiteke”, azaldu dutenez.
Egitaraua:
Umeentzako txokoa egongo da egun guztian.
09:45 Harrera Ibarra sarreran. Ondoren, kalejira.
11:00 Hamaiketakoa Araneko iturrian.
12:00 Herrien arteko ginkana.
13:00 Ekitaldia.
14:00 Bazkaria plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Emeterio Arrese frontoian.
16:00 Lip-duba. Ondoren, kalejira poteoa Elektrotxarangarekin.
20:00 Afari-merienda Subegi elkartean Algortako musikariek alaiturik.
21:00 Lip-dubaren estreinaldia plazan. Eguraldi txarra eginez gero, gaztetxean.
22:00 Kontzertuak, plazan: Dolce Tangana eta Bide Bakarra. Eguraldi txarra eginez gero, gaztetxean.
Lip dub-erako abestia:
Ira 10
