Abe 01
“Gazte Uhinak” gazte magazinaren 9. denboraldia hasiko da etzidamu, asteartearekin, zenbatzean galdu ez bagara. Getxoko Txorimalo Gaztetxeko kideak uhinak iraultzera etorriko zaizkigu berriro asteartero, 19:00etan. Lehenengo saiorako lan mardula egin dute dagoneko eta gazte albisteez eta Getxo udalerriko historiaz gain Oihukatuak musika kolektibo autogestionatuari egindako elkarrizketa eta Durangoko azokarako gazte nobedadeei buruzko erreportajea eskainiko digute. Astearteroko hitzordura agertzerik ez duenak ez dauka zertan kezkatu behar, errepikapenak ere izango baitira, eguaztenean 11etan eta barikuetan gaueko 10etan. Argazkian, Oihukatuak kolektiboko hainbat kide / cc-by ukberri.net.
Aza 13
Gazte Asanblada Sopeloztarrak Sopelako Lizarre auzoko (metro geltokiaren atzekaldean) Sekeko errota okupatu eta bertan gaztetxea zabaldu zuen pasa den larunbatean, hilak 19. Sekeko gaztetxea antzinako errota eta korta banak osatzen dute eta azpiegitura “oso egoera onean” dagoen arren, gazteek “lan eskerga” izaten ari dira dena garbitu eta txukuntzeko. Hori dela eta larunbatean auzolanak abiatu zituzten eta lan egiteko prest dagoen gazte orori bertatik pasatzera gonbidatu diote. GASeko kideek atzo Koska irratiko “Gazte Uhinak” irratsaioari azaldu bezala, ez da azken asteotan okupatzen saiatu diren eraikin bakarra. Izan ere, aurretik bi saiakera egin dituzte, azkena Larrabasterran. Bertan, “urte luzez inork erabiltzen ez zuen etxe bat” ikuskatzen aritu ziren abenduaren 12an, baina hurrengo egunerako jada Ertzaintzak lurrak hartu eta jabearen ordezkari batek etxea eta lursaila hormatu zituen. Argazkian, Sekeko gaztetxea barrutik / © Txorimalo gaztetxea.
Informazio gehiago: ukberri.net
Entzun GASeko kideek “Gazte Uhinak” irratsaioan egindako adierazpenak:
Abe 24
Sopelako Gazte Asanbladak gaztetxe barria okupatu du asteburu honetan Sopelan. Koska irratiko “Gazte Uhinak” saioan azaldu digute nola eman den okupazio mugimenduaren pausu berri hau. Horretaz gain, gazte albisteak, Salbuespunk ezkerraldeko musika taldearen azken diskoa eta Algortako truke azokari buruzko balorazioa eskaini dituzte gazte magazinean, inoiz egindako saio laburren baina bizienean.
Abe 24
Aste honetako irrati saioan “Esanak esan” musika bilduma gogora ekarri dugu. Ondoren Barakaldoko Gazte Asanbladako kide bat elkarrizketatu dugu, bertatik “Makala” gaztetxearen desalojo eta gaztetze berriaren okupazioaren azken ordua jasotzeko.
Abe 03
“Uribe Kostan txikizioa geldiarazi!” lelopean, jardunaldiak antolatu ditu ondorengo egunetarako Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak. Horrenbestez, larunbat honetan, azaroak 28, emango diete hasiera ekimenei: 20:00etatik aurrera, Estricnina, Gaurko eta Delirium Tren Ez igoko dira Itzubaltzeta gaztetxeko agertokira. Igandean, berriz, bideo emanaldia izango da, 19:00etan, lehen aipatu gune autogestionatuan. Azkenik, astelehen eta astearterako, hitzaldi bana antolatu dute, biak ala biak 19:30ean. Bata, Plaza Beltzak ireki berri duen liburutegian egingo dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Eta bestea, Villamonteko kultur etxean, Algortan. Bitartean, iganderako, LZPren obrak ikusteko bizikleta martxa deitu du Sopelako Gazte Asanbladak, bertan egiten ari diren Gaztetxe Astearen ekitaldien barruan. 16:30ean abiatuko dira, aipatu herriko udaletxetik. Argazkian, martxoaren 28an, Algortako Sarrikobaso kaleko etxe huts baten fatxadan mural handi bat margotu zuten, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz eta LZPren aurkako jarrera adieraziz / cc-by-nc Gaztesarea.
Entzun “Gazte Uhinak” irratsaioko lagunek Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladako kide bati egindako elkarrizketa:
Aza 27
Gazte Uhinak irratsaioaren hasieran Miren Amuriza bertsolaria elkarrizketatu dugu. Ondoren Uribe Kostan Lurralde Zatiko Planak izan duen eragina aztertzeaz gain asteburu honetan Itzubaltzetan eta Sopelan izango diren ekimenei begira jarri gara, eta amaitzeko Gazte Mugimenduaren Topaketaken egitaraua aztertu dugu.
Aza 25
Sopela eta Urdulizko mugan dagoen Elorriagane etxea, 2005eko abenduaren 24a eta 2006ko uztailaren 21a bitartean, Ganebarri gaztetxea izan zena, azken asteotan okupatu eta hustu egin dute berriro. Koska irratiko “Gazte Uhinak” saioak atzo jakinarazi zuenez, etxea uda aurretik okupatu zuten hainbat gaztek, squat bezala erabiltzeko. Argazkian, Elorriagane etxea egun / © Sopelako Koordinadora.
Urr 28
Denboraldiari amaiera eman diote GAZTE UHINAK irratisaioa egiten duten Algortako Gazte Asanbladako kideak; saio honetan urtean zehar eginiko programetako erresumena egin da.
Udaren ostean denboraldi berriarekin itzuli arte,gora gazte mugimendua!!
Eka 18
Bolonia planaren aurkako Leioako Unibertsitatean burutzen ari den akanpadaren inguruan ,EH-ko eta Italiako ikasle mugimenduko partaideak izan dira Gazte Uhinak saioan .Italiako okupazio mugimenduari buruz ere mintzatu da aste honetako emanaldian,eta Erandioko Gazte Asanbladako lagunei egindako elkarrizketarekin amaitu dugu irratisaioa.
Api 29
