“Cartografia imposible” du izena Doctor Deseoren azken lanak eta Koska Irratiko Fonotekara ekarri dugu zuekin konpartitzeko asmoarekin. Entzun eta gozatu!
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com
Mai 17
Fonoteka irrati saioan, Barrence Whitfield eta Petti & the Bloodyhotsak musikarien lana aurkeztu dizuegu, baita aste honetan disko honen aurkezpen biraren barruan izango diren kontzertuen berri ere:
Otsailak 17 Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, 19:30etan
Otsailak 18 Zornotzako Zelaieta Zentruan, 20:30etan
Otsailak 19 Leioako Ambigú Kafean, 22:00etan
Otsailak 20 Ermuako Lobiano Kultur Etxean, 20:00etan
Petti zein Barrence Whitfield; biek ala biek ondo baino hobeto dakite zer den beste musikariekin lan egitea. Kantari nafarrak aurretik eginak ditu horrelako diskoak Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin. Eta Whitfieldek, zer esanik ez. Rock&roll, blues, funk eta soul musikaren legenda bat da Whitfield, urte luzez The Savages taldearekin ibilitakoa, Richard Thompson, Solomon Burke, Los Lobos, Taj Mahal eta beste askorekin agertokian egondakoa, eta azken aldian, The Hi-Risers taldearekin, Bo Diddley adiskide zena omentzen aritu dena. Oso ezberdinak izanagatik, biak abeslari bikainak eta indartsuak, eta disko batean biltzeko ideia oso erakargarria zen.
Ots 17
Aste honetan Siroka taldearen lana aurkeztu dizuegu “Fonoteka” irrati saioan. Laukote bizkaitarrak Musikherria herri diskoetxearekin argitaratu du 8 abestiz osatutako diskoa eta datozen asteotan han eta hemen zuzenean ikusteko aukera izango dugu:
Otsailak 19 Leioako “Kurkudi”-n 22:30etan
Otsailak 20 Zorrotzako “Askabide”-n 22:00etan
Otsailak 26 Ugaoko Beti Tabernan 22:00etan
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com
Ots 09
Arrasateko taldearen disko berria entzun dugu aste honetako saioan. Gainera, Des-kontrol taldeak, bira berri bati ekin dio eta hauek dira gure inguruan egingo dituzten kontzertuen datak: Urtarrilaren 22an Barakaldon, Otsailaren 6an Bermeon, Otsailaren 20an Getxon eta Martxoaren 5ean Bilboko Kukutza Gaztetxean.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Urt 21
Fonoteka irratsaioan Bike 3.0 diskoa entzungai izan dugu aste honetan. Insertbeat, Dr. J, Mimoloco, J. L. Canal, Gose, PlanetaLeta, Lab 7, Dr Pinsapo Vs LaHaine, Backbone eta GZK-k garai hartako abestien bertsio elektronikoak jorratu dituzte.
Aukeratutako taldeak Eskorbuto, Zarama, Cicatriz, Las Vulpes, La polla Records, Delirium Tremens, Hertzainak, Kortatu, Barricada eta RIP izan dira.
Gainera, abesti batzuetan, talde originaletako abeslariek (Barrikadako Drogas, Zaramako Roberto Moso, Vulpeseko Mamen eta Delirium Tremenseko Andonik) parte hartu dute proiektuan.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Urt 11
Fonoteka irratsaioan New York Ska Jazz Ensemble taldearen zazpigarren eta orain arte azken diskoa dugu aztergai, “Step Forward” izeneko disko hau Itzubaltzetako Brixton Records argitaratua da;2010ko Urtarrilaren 2an Bilboko Kafe Antzokia aretoan zuzenean ikusteko aukera izango dugu sarritan Euskalherrira etortzea atsegin duen taldea hau.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Abe 29
Fonoteka irratsaioan UEK taldearen azken disko izan dugu hizpide. UEK izenaren atzean Keu Agirretxea musikaria dago, eskarmentu handiko kitarjolea (Psicophony, Etsaiak). “U10″ lan berrian indarberrituta agertzen zaigu eta urtarrilaren 7an Bermeoko Kafe Antzokian zuzenean ikusteko aukera izango dugu, Sorkunekin batera.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com
Abe 15
Fonoteka irratsaioan Iñaki Etxezarraga “Etxe” musikariaren azken disko izan dugu hizpide. “Heldu eskutik” bere bigarren lan berria aurkezten digu Berrizko musikariak. Hil honen 11an Larrabetzuko Gaztetxean Sei Urte taldearekin, 19an Bilboko FNACen eta 26an Bermeoko Kafe Antzokian zuzenean ikusteko aukera izango dugu, gainera.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua fonoteka@koskairratia.com
Abe 08
Fonotekaren 5. saioan Mikel Urdangarinen azken lana izan dugu hizpide. “Zubiak” izeneko disko berria aurkezten dabil zornotzako musikaria eta Durangoko Plateruena Kafe Anztokia izango da biraren hurrengo emanaldia Abenduaren 6an, 22:00etan
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com
Abe 01
Fonotekaren laugarren saioan Piztiak taldearen “Gabeko kalapitxixak” diskaz gozatu dugu.
Azaroak 28an Ondarruko Kafe Antzokian aurkezpen birari hasiera emango diote, gero Azkoitian, Durangon, Gernikan, Donostian eta Bilbon jarraipena izanik.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio berri honetan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com
Aza 23
