logo

778. urtea garrantzitsua izan zen euskaldun ororentzat, nafarrek Karol Handiaren armadari irabazio zioten Ibañetako lepoan. Horrela sortu zen hain zuzen estatua VIII. mendean Nafarroan. Tomas Urzainki historialaria eta Pro Libertate Nabarra herritar taldea Orreaga 2011 ekitaldian egon dira aurten,

 

Orreagako bataila oso importantea izan zen euskaldunentzat, estatu nafarrraren sorrera ekarri zuelako. 778. urtetetik euri asko egin duen arren, oraindik gogoratzen dugu Karol Handiaren armadaren aurka egindako balentria. Eneko Haritzaren garaiak lehen estatu nafarra eragin zuen handik aurrera; lehenbizi Iruñeko Erresuma izenarekin eta geroago Nafarroako Erresuma izenagaz. 2011. urtean Mendebaldeko hainbat nafarrek parte hartu dute, bereziki Enkarterritik joandako herritarrak. Egun ederra euskaldunen historia oroitzeko.  Dena den, monolitoa edo oroitarria zinez txarto kontserbaturik dago, eta txarragoa dena Roldan inskripzioa du, hain zuzen gu erasotzen gintuenaren arerioarena (ez al da zoratzekoa, gure herrian gertatzen dena; zer historia erakutsi digute!) Hona hemen bideoa, abuztuaren 15ean grabatua.

Aste honetako Finean Nafarrak saioaren lehenengo zatian, Garbiñe Larreak menta belarrari buruz hitz egin digu, eta hainbat kontseilu interesgarri eman digu. Bigarren zatian, euskararen jatorriari buruzko gogoeta berriak ekarri dizkigu Juan Martin Elexpuru filologoak. Datorren astean, bueltatuko gara, ordurarte, zaindu burua!

Argazkian, Juan Martin Elexpuru / cc-by-sa  Sustatu.

Aste honetako saioan Traparango Kimetz izan dugu, herri horretan ospatzen duten “Carrascoliendas” inauteri herrikoien berri ematen. Aspaldiko ohitura hori berreskuratu dute eta herrian hedatzen ari dira. Gaurkoan, Garbiñe izan behar genuen gurekin baina datorren asterako jarri dugu zita. Baina osasungintzaz ari behar ginenez, EHUko medikuntzako ikasleekin hitz egin dugu, izan ere, aste honetan euskaraz iksateko eskubidearen aldeko itxialdi bat burutzen ari dira.

Aste honetako saioan, aspaldiko partez, Bizardunak musika taldeko Jose Mari eduki dugu gurean, besteak beste, Saint Patrick’s Day izan zela eta Bilbon eskeini zuten kontzertuaz mintzo. Elkarrizketako txokoan Hanna Lantto finlandiar euskalduna izan dugu. Oso interesgarria izan da Finlandiaren independentziari buruz eta Suomi hizkuntzari buruz kontatu dizkigunak, izan ere, gure Herrirako irakaspen baliogarriak izan baitaitezke.

Gozatu aste honetako saioaz!

Aste honetako saioan Andoni Txasko izan dugu gurean. Andoni Martxoak 3 elkarteko kidea da eta harekin egin dugu 1976 hartako errepaso sozial, politiko eta ekonomikoa eta gaur egungo egoerarekin alderatu dugu. Azkenik, gertakarien 35. urteurrena betetzen den urte honetarako prestatu dituzten ekintzak azaldu dizkigu. Saioaren bigarren zatian, Garbiñe Larreak, gure kolaboratzaile finak, besteak beste, udaberria iragartzen duen San Jose lorearekin prestatutako artikulazio-minen aurkako olioaren errezeta azaldu digu. Bitxikeri pare batekin bukatu dugu gaurko saioa.

Goza ezazue!

Gaurko saioan, gizarte ikerketarako talde eragileak (GITE-IPES) martxan jarri duen Euskal Herriko historiari buruzko ikastaroa eduki dugu aztergai. Gurekin izan da elkarteko Haizea eta azaldu digu historia ikastaroaren nondik norakoak. Bide batez, ekarteko ibilbidea, helburuak eta hemendik aurrera dituzten erronkei buruz ere mintzatu gara. Ez ahaztu ikastaroa ez dela bukatu eta, larunbat honetan (hilak 19), goizeko 9:30etatik aurrera XX. mendearekin zita dugula Bilboko La Bolsa egoitzan. Egun horretan, Josu Txueka eta Eneko Bidegain izango dira hizlariak.

Animatu ate parte hartu!

2009ko otsailaren 5ean hasi ginen gure ibilbidea eta dagoeneko 42 saio egin ditugu. Aste honetako saioan, azkeneko urteko errepasoa egin dugu eta elkarrizketa entzutetsuenen zatitxoak entzun ditugu. Gure lehenengo saioan aipatu genuen bezala, gure herriaren etorkizuna kezkatzen gintuelako hasi ginen iraganari begiratzen, eta oraindik ere uste dugu, Herri zahar hau burujabea izango bada, bere iragana ahazten ez duelako izango dela…

Aste honetan  Garbiñe Larrea sorgiñe izan da gurean eta harek  Santa Hildegarda Von Bingen-ek (naturisten andre handia) sortutako edabea ekarri digu. Bihotz tristetuak eta makalduak goratzeko erremedioa hain zuzen. Gero, Getariaren Sustraiak taldeko Aitor Irigoienek azaldu digu Getaria herriaren Historia Nafarroari lotua dagoela eta ez Gaztelari, sinistatazi nahi izan diguten bezala. Bitxikeriekin bukatu dugu saioa.

GORA BIHOTZAK EDABEA:
- Ardo zuri ona (litro 1) + 10 adartxo hosto eta guzti perrexil + 2 goilarakada ozpin ona: su baxuan 10 minutu, irakin arte, gero
- 300 gr ezti: irakiten utzi 5 minutu
- Azkenik, bero dagoela, botila baten sartu eta epeltzean estali.
- Iragazi eta egunean 2-3 goilarakada hartu (umeei ez eman)

….eta gora bihotzak….

Aste honetan, Basauri eta Arrigorriaga artean dagoen Malmasin mendatearen gainean egon zen Nafar-gazteluari buruz hitz egin dugu Iñakirekin. Gero, Bizardunak-eko Jose Marirekin beraien azken lanari buruz hizt egin dugu eta hilabeteko kolaborazioa lotu dugu.

Ah! Eta aste honetatik aurrera konstantzia zin dagizuegu!

Gozatu saioaz!

Aste honetako saioa gidoirik gabe egin dugu, izan ere, prestatuak genituen 2 kolaboratzaileek kale egin digute… baina barkatuak daude! Eta beraz, gaurkoan, alde batetik Iñaki Perurenari egindako elkarrizketa batean euskaldunen jatorri Nafarra aztertzen  entzungo dugu. Gero, Durangoko azokan egongo diren Nafarroaren Historiari buruzko liburuak aurkeztu ditugu, besteak beste. Erregistro berri bat irratsaiorako. Gozatu!