logo

Aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioan aurkeztutako proposamen musikalak.

- Iparraldeko BIDAIA taldearen azken lana,”Agur Shiva ” izenarekin dator lan berria hau 2,011an argitaratua.

Hemengo melodiekin eta ohiko dantzen doinuekin oinarritua, baita ere munduko folklorekin aberastua. Konposaketek eta ohiko kantuek osatzen dute Bidaia-ren errepertorioa, euskaraz, ingelesez eta … arabieraz.

- “Pastor de nubes ” da  Jose Dominguez ” El Cabrero” argitaratu duen azken lan diskografikoaren izena ; 15 urte dira flamenko jondo  estiloaren abeslari hau ezer publikatu gabe  egin duen epea.

- Brasilgo BiD produktorearen  “Bambas e Biritas Vol.2″ diskoan Brasil eta Jamaikako musikari desberdinak euren lan eta ildoak uztartzen dute ,brasildar lurraldeetako estilo desberdinak (xote,baiao,maracatu,forrobodo) , reggaerekin  uztartzen dira emaitza interesgarria bat sortzen.

Luciano, Chico Cesar,Ernest Ranglin, The Heptones,Dominguinhos, Kimany Marley eta izen famatu  gehiago aurki dezakegu Jamaika eta Brasil arteko nahasketa hontan.

.
elkartasun astea.mp3

Sopelako AITXU! euskara taldeak pasa den larunbatean antolatu zuen berbatxangoaren bigarren bideo aurkezten dizuegu. Bertan Fredi Paiaren azalpenak agertzen dira. Kasu honetan, Gorlizko Jentilkobaren inguruan eman zituen eta Jentilak, mauriak eta bestelako kontu interesgarriak bildutakoekin konpartitu zituen. Bideo honen bitartez laburpen bat zuekin ere konpartitzen ditu.
Datorren astean hirugarren bideoa eskainiko dizuegu. Bertan Sopelako Fraidemendin dagoen Munarriaren inguruan kontuak ezagutu ditzazkezue Fredi Paiaren eta Bene Markaidaren azalpenekin.

  Dakizuenez SIROKAtarrok LIET INTERNATIONAL jaialdiaren hamar finalisten artean geratu gara aurten. Ostiral honetan bidai oso berezia egingo dugu finala ospatuko den lekura: Udinera
Gurekin batera, Aritz (gure soinu teknikaria) eta Peloto (Argazki eta bideolaria) etorriko dira.
Ostiralean goizeko 6retan inguru aterako gara Loiutik Udinerako bidean. Bertara heltzean gure esperoan egongo dira antolakuntzakoak gu hotelera eramateko.

Komentatu digute asteburuan zehar bertako telebista kate bateko kamerek jarraitu egingo gaituztela gure LIETeko esperientzia osoa jasotzeko eta gure herriaren eta hizkuntzaren inguruan sakontzeko…zelako estresa!

Arratsaldean LIET festibalerako soinu frogak egiteko tartea izango dugu eta jarraian (eta presaka) CAS*AUPA lokalera gerturatuko gara 21.30etatik aurrera kontzertua eskaintzera TRÙC taldearekin batera. Guidori (Euskal Herriaren lagunak) eskerrak kontzertu hau lortzeagatik. CD bat sinatuta zor diogu (gutxienez!)!

Larunbat goizean, LIET INTERNATIONALekoek elkarrizketa bat lotu omen digute RADIO ONDE FURLANE irratian. Elkarrizketarekin batera kantu batzuk akustikoan joko ditugu eta zuzenean, streaming bidez entzun ahal izango duzue bai irratiaren web orrian eta (saiatuko gara) gurean ere. Ordu honetarako urduritasunak nabarmentzen hasiko dira…Orduak besterik ez dira faltako final haundirako!

Bazkalostean berriro LIET INTERNATIONAL finala ospatuko den antzokira joan eta ahalik eta hobekien egiten saiatuko gara, Euskal Herriaren eta euskararen izenek ere, bere lekua har dezaten festibal honetan.

Kaka Zaharra opa diezaguzue!!!

 

 

Artaza Combat Punk Oi! talde bizkaitarraren lehen diska, “Rock&Roll taupadak”  , eskuragarri jarri da sarean ; Ekaitzaldi izeneko blogean aurkitu dezakezue esteka.

  Hauek izan dira aste aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioaren ildoak.

-LILA DOWNSen azken diskoa “Pecados y milagros “izena dauka, 2011ko Urriaren hasieran argitaratua eta jada urrezko diskoa da Mexikon;

-RIO izeneko marrazki bizidunen filmaren musika-soinu bandan Bebel Gilberto, Sergio Mendes  eta Carlinhos Brownen musika aurkitu ditugu.

-EUSKEIREA izena du irlandar eta euskal musika bateratzen duen lana, NIAMH NI CHARRA konzertinarekin eta GAVIN RALSTON  gitarrajolea , biak irlandarrak , eta IBON KOTERON albokajole bilbotarra dira lan honen ekoizle eta egile.

 

 

 

Pasa den larunbatean AITXU! Sopelako euskara taldeak eta Getxoko EGIZU euskara taldeak beste berbatxango bat antolatu zuten. Oraingo honetan Uribe Kostako mitologiara hurbilketa egiteko saiakera egin zuten. Eguraldi bikainaz lagundurik Bakio-Lemoizko Belateko landara, Gorlizko Jentilkobara eta Sopelako Fraidemendira abiatu ziren.

Autobus bete zuten eta Fredi Paiak azalpenak eman zituen. Sopelako geltokian Bene Markaidaren azalpenak ere eskuratu zituzten. Bideo honetan, Fredi Paiak Bakio-Lemoizko Belateko landan emandako azalpenak ikusgai dituzue. Datozen egunetan beste tokietako azalpenak eskuratzeko aukera egongo da.

Sopela.net argitaratua

 

Revolta Permanent taldearen bideoklip berria, “Kantuka” abestia, Izarren Distiraren esku. Getxon, Sopelan, Lezaman eta Zaldibarren grabatua, eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei.
(Iker Aginaga eta Iker Villa- Revolta Permanent)
Euskal Rap…Euskal Herrian

 

202 Irakurketa

Gazteria
Itzubaltzeta / Romoko 30 bat auzokide eta elkarteetako kidek Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak (IGL) kultur eta herri plataforma aurkeztu dute gaur eguerdian. Plataforma jaio berriaren xedea Itzubaltzeta gaztetxeak herriari egiten dizkion giza eta kultur ekarpenak mantentzea da. Horretarako, gazte zentroa balizko eraiste batez defendatu nahi dute. Izan ere, eraikina arauz kanpo dagoenez, Getxoko Udalak inguruan egitekoak diren Gobela ibaiko lanak gaztetxea botatzeko baliatu nahi dituela salatu dute Amaia Arbeloa eta Iker Marcos IGLko eledunek. Ildo horretan, lanak egin ahal izateko “gaztetxeak parking-a, ortua, merenderoa eta iturria galtzearekin” bat datoz plataformako kideak, “baina badakigu lan horiek bideratzeko ez dela gaztetxea bota behar eta are gutxiago ondoan bizi den amamaren etxea. Gainera, egungo krisi ekonomikoan gaztetxea erosteko milioi bat euro gehi eraisteak balio izango lukeena xahutzeari ez diogu ondo irizten”, azaldu dutenez (mp3).

UKBERRI.NET argitaratutako notizi osoa irakurtzeko sakatu Hemen