– Masala Sound System poloniar taldearen azken diskoaren etno-ragga elektronikoa
- Maliko Vieux Farka Toure 2010ean argiataratu duen “Live” lanaren aurkezpena eta …
- Pirineotako Ttun ttun edo salterioari dedikatutako diskoa izan dira Munduko Sustraiak saioaren edizio berri hontan ikutu eta erabili dugun proposamen musikalak.
Abe 13
Abesti ezagunen bertsioei dedikatua dator Munduko Sustraiak saioa.
- Eneko Burzako “Mobydick” getxotar gaztea “amerikana” eta blues – rock estiloan abestiak bere “Covers” izeneko disko berritik.
- Pariskoak dira Acapulco Gold taldea; ska latinar erara bertsionetzen dituzten doinuen artean, mexikar eta hegoamerikar abesti ezagunak diren “Perfidia” “El Rey”,”Techos de carton” eta “Adelita” aurki dezakegu .
- Pink Floyden bertsio zeltiarrak Celtic Pink Floyden eskutik.
- Iron Buterflyren “In a Gadda da vida” abestia, indiar taularen bertsioan Shawn Lee’s Incredible Tabla Banden eskutik.
Aza 28
Bertsolaritza zinemara eraman duen lehenengo proiektua da. Lan honekin ahozko poesiaren arte konplexu honen sekretuetan ikuslea barneratzeko asmoz, BERTSOLARI filmak Euskal Herriko bertso munduko erreferente batzuengana hurbilduko gaitu. Dokumentalaren zuzendaria eta gidoigilea Asier Altuna da, eta aktoreak Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Joseba Zulaika, John Miles Foley, Miren Amuriza eta Jon Sarasua. ALBEko zenbait kidek ere parte hartze aktiboa izan dute.
- Azaroak 29. “BERTSOLARI” FILMA
antolatzailea: ALBE
Algortako Kasinoa, 20.00, doan
Aza 28
Aipatu genuen bezala, hona hemen AITXU eta EGIZU euskara taldeek antolatutako berbatxangoan grabatu zuten hirugarren zatia. Bertan Sopelako Fraidemendin dagoen Munarriaren inguruko informazioa eta hausnarketa helarazten digute. Munarri honen aintzinekotasunaren berri ez badugu ere Bene Markaida sopeloztarrak jasotako informazioa konpartitu zuen eta berarekin batera Fredi Paiak harri berezi honen inguruan egon daiteken interpretazioaren gainean hainbat azalpen eman zuen. Hona hemen Uribe Kostako mitologiari buruz egindako berbatxango honen hirugarren zatia.
sopela.net argitaratutako lana
Aza 24

Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zuen Erika Bilbao Barzena. Bost egunez inkomunikaturik egon ondoren torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zuenEspainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Egun horietan hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain, horiek egiteagatik 3.000 eurotako zigorra jarri nahi diote torturak salatu zituen herritar bati, tokiko ezker abertzaleak jakinarazi duenez. Hori guztia gaitzetsi eta isuna ordaintzeko dirua lortzeko, batetik, Vendetta eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua egon zen ostiralean Udondo gaztetxean. Bestalde, ostegun honetan, hilak 24, manifestazioa egingo dute 19:00etan Leioako Bulebarrean. Egun berean mozioa aurkeztuko dute udal osoko bilkuran. Argazkian, irailaren 14an atxilotu zuten Erika Bilbao eta egun horietan mobilizazioak egin ziren Leioan.
UKBERRI.NET argitaratutako berria

Aza 23
Aste hontako Munduko Sustraiak irratsaioan aurkeztutako proposamen musikalak.
- Iparraldeko BIDAIA taldearen azken lana,”Agur Shiva ” izenarekin dator lan berria hau 2,011an argitaratua.
Hemengo melodiekin eta ohiko dantzen doinuekin oinarritua, baita ere munduko folklorekin aberastua. Konposaketek eta ohiko kantuek osatzen dute Bidaia-ren errepertorioa, euskaraz, ingelesez eta … arabieraz.
- “Pastor de nubes ” da Jose Dominguez ” El Cabrero” argitaratu duen azken lan diskografikoaren izena ; 15 urte dira flamenko jondo estiloaren abeslari hau ezer publikatu gabe egin duen epea.
- Brasilgo BiD produktorearen “Bambas e Biritas Vol.2″ diskoan Brasil eta Jamaikako musikari desberdinak euren lan eta ildoak uztartzen dute ,brasildar lurraldeetako estilo desberdinak (xote,baiao,maracatu,forrobodo) , reggaerekin uztartzen dira emaitza interesgarria bat sortzen.
Luciano, Chico Cesar,Ernest Ranglin, The Heptones,Dominguinhos, Kimany Marley eta izen famatu gehiago aurki dezakegu Jamaika eta Brasil arteko nahasketa hontan.
Aza 22
Aza 18
Dakizuenez SIROKAtarrok LIET INTERNATIONAL jaialdiaren hamar finalisten artean geratu gara aurten. Ostiral honetan bidai oso berezia egingo dugu finala ospatuko den lekura: Udinera
Gurekin batera, Aritz (gure soinu teknikaria) eta Peloto (Argazki eta bideolaria) etorriko dira.
Ostiralean goizeko 6retan inguru aterako gara Loiutik Udinerako bidean. Bertara heltzean gure esperoan egongo dira antolakuntzakoak gu hotelera eramateko.
Komentatu digute asteburuan zehar bertako telebista kate bateko kamerek jarraitu egingo gaituztela gure LIETeko esperientzia osoa jasotzeko eta gure herriaren eta hizkuntzaren inguruan sakontzeko…zelako estresa!

Arratsaldean LIET festibalerako soinu frogak egiteko tartea izango dugu eta jarraian (eta presaka) CAS*AUPA lokalera gerturatuko gara 21.30etatik aurrera kontzertua eskaintzera TRÙC taldearekin batera. Guidori (Euskal Herriaren lagunak) eskerrak kontzertu hau lortzeagatik. CD bat sinatuta zor diogu (gutxienez!)!
Larunbat goizean,
LIET INTERNATIONALekoek elkarrizketa bat lotu omen digute RADIO ONDE FURLANE irratian. Elkarrizketarekin batera kantu batzuk akustikoan joko ditugu eta zuzenean, streaming bidez entzun ahal izango duzue bai irratiaren web orrian eta (saiatuko gara) gurean ere. Ordu honetarako urduritasunak nabarmentzen hasiko dira…Orduak besterik ez dira faltako final haundirako!
Bazkalostean berriro LIET INTERNATIONAL finala ospatuko den antzokira joan eta ahalik eta hobekien egiten saiatuko gara, Euskal Herriaren eta euskararen izenek ere, bere lekua har dezaten festibal honetan.
Kaka Zaharra opa diezaguzue!!!
Aza 17
Artaza Combat Punk Oi! talde bizkaitarraren lehen diska, “Rock&Roll taupadak” , eskuragarri jarri da sarean ; Ekaitzaldi izeneko blogean aurkitu dezakezue esteka.
Aza 16
Pasa den larunbatean AITXU! Sopelako euskara taldeak eta Getxoko EGIZU euskara taldeak beste berbatxango bat antolatu zuten. Oraingo honetan Uribe Kostako mitologiara hurbilketa egiteko saiakera egin zuten. Eguraldi bikainaz lagundurik Bakio-Lemoizko Belateko landara, Gorlizko Jentilkobara eta Sopelako Fraidemendira abiatu ziren.
Autobus bete zuten eta Fredi Paiak azalpenak eman zituen. Sopelako geltokian Bene Markaidaren azalpenak ere eskuratu zituzten. Bideo honetan, Fredi Paiak Bakio-Lemoizko Belateko landan emandako azalpenak ikusgai dituzue. Datozen egunetan beste tokietako azalpenak eskuratzeko aukera egongo da.
Sopela.net argitaratua
Aza 15
