Aste batzuetako oporralditxo labur baten ostean, bueltan gara Arnas estukako kideak.
Euskal gazteriak horrenbestetan pairatzen duen bahiketa, espetxealdi eta errepresioak, pertsonaren egoera fisikoan duen eragina eta kirolak kartzela barruan zauden bitartean eskeintzen dizun onurak izan genituen eztabaida gai aste honetako programan.
Erromoko Imanolek, Berangoko Orkatzek eta Plentziako Xabik kartzelatik bidalitako mezuak, eta zuzenean bertan gurekin egon ziren Batxi, Ibai eta Joseba algortar preso ohiak izan genituen saioan .
Arnas estukatik besarkada beroenak barruan segitzen dutenei, eta bereziki eskerrak ematea saioa prestatzen lagundu gaituztenoi.
Besterik gabe, datorren astean ikusiko gara, eutsi goiari!
Mai 05

Aste honetako arnas estukako irratsaioan Mikel Bildosola, Algortako igerilaria, izan genuen. Igeriketa munduan esperimentatua den gazte algortarrarekin batera igeriketa munduaren bitxikeriak aztertu genituen asteazken iluntzean.
Oporraldi laburtxo bat hartu aurreko azkeneko saioa izan da hau, maiatzaren lehenengo asterarte ez da saiorik izango.
Oporretatik bueltan estatu Españoleko kartzeletan bahiturik dauden euskal herritarren egoera , kirola egiteko aukera eta honek eurei eskeintzen diena
izango dugu aztergai. Horretarako, presoek gutun bidez helarazitako mezuak eta preso ohien zuzeneko testigantzak izango ditugu gurean.
Bukatzeko joan den asteko saioa gehitzen dizuegu. Bertan kirola, lesioak eta fisioterapiataz aritu ginen Lohitzun fisioterapeuta sopeloztarrarekin.
Beraz maiatzean elkartuko gara, bitartean eutsi goiari!
Api 09
Atzo (martxoak 16), arnas estukako saioan Euskal makil borroka izan genuen gai nagusi . Borroka hau hobeto ezagutzeko asmoz, Joseba izan genuen gonbidatu bezela, berak hobeto azaltzeko borroka honen gorabeherak.
Josebarekin batera antzinako borroka mota honen sorreraz, ibileraz eta desagerpenaz aritu ginen, baita borrokaren teknika, makilaren ezaugarri edo euskal herrian borroka honek dituen jarraitzaileetaz ere.
Batenbat kirol honetaz gehiago jakin edo praktikatu nahiko balu, getxomakila@gmail.com eta makilagetxo@mail.com helbideetara bidali dezake bere eskaera.
Bukatzeko, aurreko asteko irratsaioa gehitzen dizuegu, bertan emakumearen eguna igaro berri zegoela aprobetxatuz, emakumeek eta hauek kirolean duten paperaz aritu ginen, historian zehar izandako eraldaketaz, gaur egungo egoeraz…
Datorren asteazkenerarte, bitartean eutsi goiari!
Mar 17
Aste berria heldu zaigu eta biharko saioan ahaztutako gure herriko kirol bat izango dugu, makil borroka. Aspaldian gure lurretan oso zabaldurik zegoen makil borroka, baina XX. mendearen hasierako lehenengo hamarkadetan galtzen joan pixkanaka. Orain dela urte batzuk euskal herritar taldetxo bat kirol hau berreskuratzen ahalegintzeko elkartu zen, eta ahalegin horretan dabilen lagun bat izango dugu biharkoan gurean. Beraz, asteazken honetan gaueko 9etatik 10etara ez galdu Arnas estuka. Eutsi goiari!
Mar 15

Atzoko programan zainetan kresala duen gonbidatua izan genuen, Kepa Acero. Acero anaietako gazteenarekin gustora aritu ginen eskualdeko surfeko egoera aztertzen. Eskualdeko surf egoeraz gain joan den urtean burutu zuen “5 olatu, 5 kontinente” proiektuaz ere mintzatu ginen.
Bidai horretan, Kepak, surfa txapelketa munduaz haratago bizitzeko beste modu bat dela erakutsi nahiz zuen. Bidaian zehar munduko 5 kontinenteak zeharkatu eta olatu onenak hartzeaz gain jende eta kultura ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuen.
Datorren asterarte, bitartean…eutsi goiari!
Mar 03

Asteazken honetan (martxoak 2) Kepa Acero surflaria izango dugu gurean. Surflari getxoztarra herrian dela aprobetxatuz, gonbidatu bezela izango dugu aste honetako programan. Bere kirol ibilbideaz hitz egiteaz gain, azken aldian burutzen ibili den “5waves, 5 continents” proiektuaren inguruan arituko gara.
Besterik gabe asteazkenerarte eta eutsi goiari!
Ots 28
Asteazken honetan Plentziako Ane Tate gaztea izan genuen gurean. 20 urteko gazte Plentzitarrak urte asko darama pala munduan sartuta eta gustora entzun genituen mundu horren gora beherak. Saioaren azkenengo 10 minutuetan Jon Bilbao Getxo rugby taldeko rugbilaria izan genuen telefonoaren bestaldean, estatuko rugby maila gorenera igo berri den taldearen sentipenetaz hitz egiteko.
Besterik gabe hurrengo asterarte eta eutsi goiari!
Ots 25
Joan den asteazkenean itzubaltzetako areto futboleko derbia izan genuan hizpide arnas estukako saioan. “Erromotarrak” taldeko Unai eta Gorka (Lino) izan genituen gonbidatu beraien derbi aurreko sentipenetaz hitz egiteko. Derbia itzubaltzetako “Artaromo” taldearekin izan zuten, azkenean 7-1eko emaitzarekin Erromotarrak taldeak garaipena lortu zuen.
Besterik gabe eutsi goiari eta datorren asterarte!!!
Ots 23
Aurreko asteazkenean (otsailak 9) Jon Ander (Txos), Plentziako atezaina, izan genuen Arnas estukako saioan. Berarekin atezain izateak dakartzan arazo eta poztazunetaz aritu ginen. Jon Ander atezain lanetan aritzeaz aparte Heziketa Fisikoko ikasketak egiten dabil Gasteizen eta ikasketa hauen inguruan ere mintzatu zen gurean.
Gonbidatu honen elkarrizketaz gain Anartz Ugarte Uribealdeko Rugbilaria ere izan genuen telefonoaren beste aldean laster jokatuko duten play off-etako partiduaren inguruan hitz egiteko.
Besterik gabe, eutsi goiari!
Ots 16
Joan den urteko abenduan Getxo rugbi taldeak eta Uribealdek burutu behar zuten derbiaren arira, uribealdeko Anartz Ugartze eta Getxo rugbiko Jon Bilbao rugbilariak izan genituen gurean. Eskualdeko bi rugbilari hauekin derbi aurreko sentsazio eta ligaren inguruko gora beherataz aritu ginen.
Datorren astean egongo gara, bitartean…eutsi goiari!
Ots 10
