Bihar, larunbatarekin, rock kontzertua antolatu du Koska irratiak Santurtziko La Kelo gaztetxean. Horrenbestez, Pornosaurio uribekostarrak, Rockaina boskote gasteiztarra eta JTM45 bilbotarrak igoko dira agertokira. Ez da nolanahiko kontzertua izango, gainera. Pornosaurio taldeak bere lehenengo CDa aurkeztuko du, Rockainal bigarrena eta bilbotarrek binilon egindako hirugarren lana. Sarrerak 5 eurotan egongo dira. Izan ere, bildutako diruaz, Uribe Kostako irrati libreak egun pairatzen ari den egoera ekonomi larriari aurre egin nahi diote. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Argazkian, Rockaina talde gasteiztarra / cc-by-nc-sa Musikazuzenean.com.
Mai 06
Larunbat honetarako, apirilak 30, hip hop kontzertua antolatu dugu Itzubaltzeta gaztetxean (Gobela Metro geltokia).
Sarrerak 5 eurotan egongo dira, izan ere, bildutako diruaz, Koska Irratiak egun pairatzen ari den egoera ekonomi larriari aurre egin nahi diogu. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Eskertu nahi diegu parte hartuko duten lagunei agertu diguten laguntza eta prestutasuna. Animatu!
Api 29

Gabriel Ortega nos cuenta en esta entrevista como será el concierto que ofrecerá el viernes 18 de febrero a las 21 hs en el Gaztetxe Itzubaltzeta de Romo (a metros de la estación de Metro Gobela) dentro de los festejos del décimo aniversario de Koska Irratia.
Autores como Miguel Hernandez y Atahualpa Yupanqui entre otros, forman parte de este ” Rojo cancionero y banderas rotas“. Insistente en rescatar esa parte de la historia del baul de los recuerdos, para rememorar y concientizar a las generaciones de hoy lo que ocurrio y lo que ocurre. Covocando el idioma mas antiguo, que son los sentimientos con los que siempre nos hemos comunicado las personas sensibles que habitamos esta pedacito de tierra en el mundo.
Ots 16
KOSKA irratiko 10. urteurrena ospatzen hasi ginen Rafael Amor abeslari ezagunarekin. Ba, ospakizunekin jarraitzeko, ekitaldi berezi bat prestatu dugu asteburu honetarako, izan ere, haren semea den Salvador Amor-en kontzertu bat prestatu dugu datorren ostiralerako, otsailaren 18erako, Itzubaltzeta-Erromoko gaztetxean. Kontzertua diruz laguntzeko, 5 €-ko sarrerak jarriko ditugu. Hitzordu paregabea beraz, musikarekin gozatzeko.
Animatu eta zatoz!
Ots 15
KOSKA irratiko 10. urteurrena ospatzen jarraitzen dugu eta oraingo honetan kontzertu bat prestatu dugu datorren otsailaren 5erako, larunbaterako. Irratia eta kontzertua diruz laguntzeko, 4 €-ko sarrerak jarriko ditugu, hala ere, gaur gauean 2 sarrera emango ditugu Finean Nafarrak saioan (21:10). Hitzordua, beraz, larunbatean Getxoko Txorimalo gaztetxean izango da arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta ondoko hauek izango dira parte hartuko duten musika taldeak:
- DAR (Getxotik)
- 4 tragos (ezkerraldeatik)
- Kasu! (Iruñeatik)
Entzun taldeen musika beraien izenaren gainean klikatuz eta zatoz gurekin 10 urteak ospatzera!!!
Ots 01
Ostiral honetan, abenduak 24, hamar urte beteko ditu Koska irratiak, Uribe Kosta eta Erandioko irrati libreak. Urte guzti hauetan izandako lagun eta entzule guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Baita urte askotarako izan dadila opa ere. Ildo horretan, irratiak egun dituen arazo ekonomikoak kitatzeko laguntza bonoak atera ditugu aurten, 5 euroren truke. Hala ere, ez dira nola nahiko laguntza bonoak. Horiek eskuratuta, urtarrilaren 17an irratian zuzenean egingo dugun zozketan parte hartzeko aukera izango duzue. Sariak: Ubide Elkartokia jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta eskualdeko baserri produktuez betetako otzara. Ez galdu aukera! Erosi iezaiozu laguntza bonoa ezagutzen duzun koskakideari!
Baina oparia ere badaukagu zuontzat. Hemen entzungai Koska irratiko lehenengo saioa:
Abe 23
KOSKA IRRATIAren 10garren urtebetetze ospakizunen barruan, Azaroaren 26an ostirala, Itzubaltzeta Gaztetxean egindako RAFAEL AMORren kontzerturen bideoa.
Abe 01
