- 44 egun daramaten gose grebalari maputxearrak , indarrezko elikadura bidez torturatuak izateko arriskuan daude ; epaileak baimena eman dio Txileko Gendarmeriari indarrezko elikadura egiteko gose greban dauden zortzi militante maputxei; praktika hau TORTURA bezala izendatua dago Munduko Mediku Elkartearen (W.M.A.)aldetik. Irakurri informazio gehiago hemen klikatuz.

- Txilen etxean preso dagoen Asel Luzarraga euskal idazle eta musikaria aste hontako eguna 25ean epaitua izango da Temuco hirian;  zortzi hilabete dira Asel atxilotua eta lehen momentuetan espetxeratua izan zela sabotaietan parte hartze akusaziopean ;  hainbat gauza ilun daude gai hontan eta muntai polizialaren teoria gero eta argiago ikusten da. Irakurri JOSEBA MARTOS idatzitako eskutitza hemen klikatuz.

Hau guztia dela eta  kontzentrazioa deitzen da Aseli elkartasuna adierazteko,  abuztuaren 25ean, Bilboko Arriaga plazan, arratsaldeko 7:30etan.

Gure eskualdeko jaien zerrendaren hurrengo hitzordua bihar iritsiko da Erandio-Altzagako Sanagustinekin;  asteazkena 25etik 29rarte aukera zabala izango da  jan, edan,dantzak ikusi eta egin ERDIZKA LAUETANekin, idi probak ikusi eta musikaz gozatzeko, ildo hontan SIROKA , ESNE BELTZA, LA PEGATINA eta MITXELETA taldeak dira aukerak.     Informazio zabala UKBERRI.NETen.

 

 

Iritsi da eguna;  errepresioa, txantaia eta beldurrari aurre eginez iritsi da Aste Nagusia, hainbat pertsonarentzat munduko (Bilboko) jai hoberenak;  partehartzaileak, subversiboak, herritarrak; TXINBOTARRAK konparsako Aratz Irazabal partaidea izango da  TXUPINAZOA ARRATSALDEKO ZAZPIRETAN  botako duena;  kolore beltza izango da  Aste Nagusia jasaten ari den erasoak salatzeko erabiliko den kolorea;  bederatzi jai egun hasten dira, gozatu ezazu. Eta ez ahaztu ez gaudela denok…..

salaketaweb2BERDINAK AL GARA GUZTIAK GRUPO INDEPENDIENTEAREN AURREAN?

Plentziko Ezker Abertzaleak bidalitako komunikatua:

Duela aste batzuk, Isamari Zarauza alkate andrearen izenean,
salaketa bat jaso genuen. Honetan, Plentziako ezker
abertzaleari mehatxu egiten zaio, “leku publikoetan”
kartelak jartzeagatik, 750 euro arteko isuna jaso dezakegula
azalduz. Mehatxatzeko, bortxatzeko eta gu isilarazteko
erabiltzen dituzten tresna hauen aurrean, gure buruari
galdetzen diogu: ausartuko al da herri honetako udal
gobernua, alkatesaren oniritziarekin, modu berean, kultura
zinegotzia salatzen eta honi isuna jartzen, herria kartelez
betetzeagatik?

¿SOMOS TODOS IGUALES PARA EL GRUPO INDEPENDIENTE?

Hace escasos días recibimos un escrito firmado por la
alcaldesa Isamari Zarauza donde se nos amenaza, como
IZQUIERDA ABERTZALE DE PLENTZIA, con multarnos con hasta 750
euros por poner carteles “en lugares públicos”.

Ante esta amenaza, ante semejante coacción, ante este
intento de querernos silenciar,nos preguntamos: ¿será
capaz el Grupo Independiente, con la alcaldesa a la cabeza,
de penar del mismo modo, por ejemplo, al concejal de cultura
por haber llenado el pueblo de carteles?

2.008an egindako “Itoiz hustu arte” izeneko bideoa ikusgai jarri du ARGIA aldizkariak bere webguneko multimedia sekzioan; aipaturiko sekzioan hiru dira honekin aurkitu ditzakegun bideoak, orain arte “Botilen hilerria” eta “Galeusca: gogoa zubi” jarritakoak dira eta VIMEO plataforman aurki ditzakegu .

Itoitz hustu arte from argia on Vimeo.