Kalendario 2010

Koska Irratiko irratsaioak

Asesino el Rock & Roll
Garaje, psikodelia, punka eta bertoko eta kanpoko rock’n'rolla. Elkarrizketak eta akustikoak.
- Zapatutan, 15:00etatik 17:00etara.
- Domeketan, 14:30etik 16:30era (errepikapena).

Bashatee
Musika elektronikoari buruzko irratsaioa.
- Barikutan, 23:00etatik 1:00era.
- Zapatutan, 23:00etatik 1:00era (errepikapena).

Finean Nafarrak
Euskal Herriko historiari buruzko irratsaioa. Nahitanahiezkoa zaigu gure iragana ezagutzea, gure Historia ezagutzea, oraina ulertzeko eta etorkizuna eraginkortsaunez aldatu ahal izateko. Izan ere, oraindik, Herri hau babestuko duen erakunde propiorik ez dugunez, herritar guztion artean bide eraginkorrena martxan jarri behar dugu.
- Martitzenetan, 21:00etatik 22:00etara.
- Eguenetan, 11.00etatik 12:00etara (errepikapena).
- Zapatutan, 13.00etatik 14:00etara (errepikapena).

Fonoteka
Disko berrien asteroko erakusleihoa da. Esku artean ditugun doinuak eta gure apalategietara iristen diren proposamen ezberdinak entzungai. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak soilik saio honetan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
- Astelenetan, 22:30etik 23:00etara.
- Eguenetan, 14:00etatik 14:30era.
- Zapatutan, 20:00etatik 20:30era.

Gazte Uhinak
Uribe Kostako okupazio mugimendua da irratsaio honen ardatz nagusia. Hortaz gain, gazteek jasaten dituzten gorabehera guztiak aztertuko dituen tartea da. Gazteok sortzen duten kontrakulturak garrantzia handia du; beraz, edozein motatako gazte sorkuntza (musika, poesia, literatura…) dute aztergai.
- Eguaztenetan, 21:00etatik 22:00etara.
- Eguenetan, 10.00etatik 11:00etara (errepikapena).

Ghetto magazina
Kultura, jendartea eta politika.
- Eguenetan, 19:00etatik 20:00etara.

Jarkortarrok
Euskal Herrian egina, jarkor melodikoaren mugimendu mundialaren bozgorailu izan nahi du Jarkortarrok irrati saioak. Jarkorretik gatoz eta jarkorrera goazela aspaldi ikasi genuen, eta zuhaitz honetako adar ezberdinetan kulunkatuko dira: punk, ska, funk…
- Eguenetan, 22:30etik 23:30era (errepikapena).
- Barikuetan, 16:000etatik 17:00etara.

Koskaberri albistegia
Koska irratia eta ukberri.net-en arteko elkarlanari esker, eguneko azken berritasunak, agenda eta hurrengo egunetan albisteak izango direnak emango dituzte.
- Astelenetik barikura, 20:30etik 21:00etara.
- Martitzenetik zapatura, errepikapenak 1:00ean, 6:00etan eta 7:00etan.

Lirika Konsciente
Desde Argentina, Sudamérika bien al sur llega “Lirika Konsciente” en su versión radial. Mi nombre Selekta Aguila One Love, mi tarea es transmitir nuestras causas, músicas, sueños, ritmos que pulsan por un mundo mejor. Ya sea hip hop, reggae o dancehall, a diario me introduzco en la realidad de este lado del planeta, que no deja de vibrar en armonía, respeto y amor revolucionario. Lirika Konsciente se trata de Soñar el Sueño más Elevado!

Munduko Sustraiak
Munduan zehar bidaia musikala, datu historikoak, elkarrizketak eta abar.
- Eguenetan, 21:00etatik 22:00etara.
- Barikuetan, 10:00etatik 11:00etara (errepikapena).
- Zapatuetan, 18:00etatik 19:00etara (errepikapena).

Pastadun Betaurrekoak
Herriaren errealitate kulturala islatzen duen irratsaioa. Herritarren parte-hartzearekin,  jolasekin eta umorearekin.
- Astelenetan, 21:00etatik 22:00etara.
- Martitzenetan, 11.00etatik 12:00etara (errepikapena).
- Zapatutan, 10.00etatik 11:00etara (errepikapena).

Swing Doinuko Gauak
Programa honen bidez horrenbeste denboran zehar jazza ulertezina, elitista edo zaharrentzako musika denaren mitoa bota nahi da. Modu didaktiko eta ludiko baten bidez astero ordu bateko saioaz gozatzeko aukera da. Hainbat atal ditu irratsaioak: jazz-aren historiaren berrikusketa, musikari ikaragarrien bizitzaren azterketa eta beste musika edota arte disziplinen arteko nahasteak, disko berriak, kontzertuen agenda… Jazz-aren mundu misteriotsu eta erakargarrian sartzeko gonbidapen ezinhobea.
- Barikutan, 19:00etatik 20:00etara.
- Domeketan, 23:00etatik 0:00etara (errepikapena).
- Astelenetan, 10:00etatik 11:00etara (errepikapena).


Koprodukzioak

Gazte Zaparrada
Ipar Euskal Herriko errealitatearen isla gazteen ikuspegitik. Euskal Irratiak eta Koska Irratiaren arteko koprodukzioa.
- Eguaztenetan, 19:00etatik 20:00etara.
- Eguenetan, 12:00etatik 13:00etara (errepikapena).

Irauli Uhinak
Topatu.info-k ekoiztutako irratsaio honek ahalik eta ahots gehien biltzen saiatuko da ordubeteko magazinean. Gazte informazioa izango dute ardatz, baina sexuaren inguruko zalantzek ere izango dute tokia, sortzaile gazteekin batera.
- Martitzenetan, 19:00etatik 20:00etara.
- Eguaztenetan, 11:00etatik 12:00etara (errepikapena).
- Eguenetan, 15:00etatik 16:00etara (errepikapena).


Info7ko irratsaioak

Anfora
Info7 irratiaren arratsaldeko magazina.
- Astelenetik barikura, 17:00etatik 18:00etara.

Info7 albistegia
Info7 irratiaren albistegi nagusiak.
- Astelenetik barikura, 13:30etan eta 20:00etan.

Kale Gorrian
Info7 irratiaren magazina.
- Astelenetik barikura, 7:30etatik  9:00etara.


Bestelako irratsaioak

Resumen Latinoamericano
Internacionalismo, noticias, entrevistas y la música que se escucha en nuestra América.
- Martitzenetan, 15:00etatik 17:00etara.
- Domeketan, 17:00etatik 19:00etara (errepikapena).