araba-nafar-estatua-berdeaAste honetako (09-3-5) irratsaioan “Arabari” buruz hitz egin dugu. Irratsaioaren lehenengo zatian Araban egiten diren ekimen Nafarrak aztertzeko Potato taldeko baxulari ohiari, “Potxo”-ri, egin diogu elkarrizketa. Ondoren, 1200. urtean Gaztelak buruturiko Arabako konkistaren historian barneratu gara, zenbait datu esanguratsu aipatuz.

 
 Finean Nafarrak (Araba - 09/2/12) [58:51m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Hurrengo astean “Lapurdi” deitu dugun irratsaioa egingo dugu.

IRRATSAIOA ENTZUTEKO EGUNAK:
Ostegunero 19.00etatik aurrera (Zuzenean)
Ostiralero 11.00etatik aurrera (Errepikapena)
Larunbatero 13.00etatik aurrera (Errepikapena)

HISTORIA EZ DA BUKATU…
Askotan entzuten dugu, gaur egun gure herrian gertazen dena ez dela ulertzen edota naskatuta gaudela. Hori, gurea bezelako herri okupatuetan, okupatzaileek eragindako nahasmena dela eta gertatzen da. Horregatik, guri nahitanahiezkoa iruditzen zaigu gure iragana ezagutzea, gure Historia ezagutzea, oraina ulertzeko eta etorkizuna eraginkortsaunez aldatu ahal izateko. Izan ere, oraindik, Herri hau babestuko duen erakunde propiorik ez dugunez, herritar guztion artean bide eraginkorrena martxan jarri behar dugu. Guk, hil ala biziko erronka horretan, gure zatitxoa eman nahi dugu!

Historia ez da bukatu…!