FMko 108a berrituta dator: eduki berriak, saio berriak eta lagun berriak! Koska Irratiak, Uribe Kostako irrati aske eta euskalduna, zuregana heltzeko eta informazio eta entretenimendu gehiago eskaintzeko lan gogorra egin du azken hilabeteotan. Horren emaitza da martxoaren 14an Itzubaltzeta Gaztetxean aurkeztuko dugun programazio berria! KoskaBerri albistegia, Munduko Sustraiak, Arrosa sarea, Ukberri magazina, Pastadun Betaurrekoak, Gazte Uhinak, Finean Nafarrak… zuetako askorentzat agian ezagunak izango dira izen guzti horiek. Ezagutu ala ez, orain duzu aukera!
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, antzerkia, luntxa, proiekzioa, inprobisazioak, Feos Pero Majos taldearen azken kontzertua eta giro aparta izango dituzu! Hori guztia, Koska Irratia ezagutu eta gure uhinetan murgil zaitezen. Guztion artean eraikiko dugu Uribe Kostak behar duen irrati herrikoia!
Zabaldu berria zure lagun eta etsaien artean! Martxoaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, Koska jaia Itzubaltzeta Gaztetxean! Gonbidatua zaude!
mar 05