Abokatu eta isunetarako dirua ateratzeko asmoz, errepresioaren kontrako kontzertua antolatu dute, larunbat honetarako, otsailak 14, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Bertan joko dute 20:00etatik aurrera Materia Gris eta Itziarren Semeak taldeek. Sarrera 3 eurotan egongo da. Hain zuzen ere, aipatu azken talde horri elkarrizketa egin zitzaien, Algortako Gazte Asanbladak Koska irratian asteartero gaueko 9etatik aurrera egin ohi duen Gazte Uhinak irratsaioan.

 
 gazteuhinak [56:13m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu