Joan den igandean, hilak 25, Txurdinagan (Bilbo), 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Ustez, Amelia Amaya Jimenez bikotekidea hil egin zuen. Susmagarriaren ama eta anaia ere atzeman zituzten, gertakizuna estaltzea egotzita. Amaya da emakumeen aurkako indarkeriagatik aurten Euskal Herrian hildako laugarren emakumea. Hilketa hori salatzeko, Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren ohiko protokoloari jarraituz, BIHAR ARRATSALDEKO 7:30erako ELKARRETARATZEA deitu du Bilgune Feministak, Algortako Telletxe plazan.

UKBERRI.NETen informazioa

Bideoa :Emakumeen aurkako eraso baten kontra, Erromo-Itzubaltzetan  egindako elkarretaratzea .