Berangoko Santa Ana auzoan omenaldi eta gogorapen ekitaldia burutu zen ostirala 23an ; herriko preso politikoak eta duela gutxi hil zen Anizeto Agirre “Anis” militante abertzalea omenduak izan ziren hainbat lagun eta biztanleen aldetik.
Txalaparta eta bertsoakĀ lagun, bi euskal preso politikoen eskutizak irakurri ziren ; Anis Agirreren bizitzaren pasadizoak gogora ekarriz eta Jon Antzaren omenez egingo den Ziburuko ekitaldia gogoratuz bidea zabaldu zen Siroka taldearen ” Bihotzetatik zintzilik” abestiariĀ eta ekitaldiaren amaierari.
Hemen duzue ekitaldiaren audioa entzungai.
uzt 24