Branka Kultur Elkarteak bidalitako komunikatua:
Iragan astelehenean, Erromoko BRANKA Kultur Elkarteak GETXOko FALANGEren
“oparia” jaso zuen.
Goizeko hamarrak aldera taberna zabaltzerakoan, burua moztuta zeukan
oilo bat aurkitu zuen tabernariak atetik zintzilik. Oiloak mezu bat
itsatsita zeukan: “GETXOko FALANGE. KONTUZ. GETXOko FALANGEaren OPARIA”.
BRANKA KULTUR ELKARTEtik, ekintza hau salatzeaz gain, Getxoko herriari
gure kezka adierazi nahi diogu, azken bolada honetan horrelako ekintzak
areagotzen ari direlako. Gogora dezagun duela hilabete batzuk talde
honek pintadaz josita utzi zuela Goikoetxearen familiaren baserria AndraMari auzoan.
Imanol Landa, Getxoko alkateak gertaera hau gaitzetsi egin du .
uzt 23