Bihar, asteazkena, Emakumeon Mundu Martxari egingo diote harrera eskualdean. Bizkaiko Zubitik sartuko da Uribe Kostan, 17:00ak aldera, Ezkerraldeari lekukoa hartuta. 17:15ean, auto-karabanan abiatuko dira Erandiorantz; eta ordu laurden beranduago, Altzagan, metro geltoki ondoko plazan izango da ekitaldia. Amaitzeko, 18:00etan egingo diote agurra Emakumeon Mundu Martxari. Auto-karabanak gidatuko du lekukoaren furgoneta Bilboraino. Argazkian, Uribe Kosta eta Erandioko mugimendu feministak manifestazio eta ekitaldia egin zuen atzo Algortan / cc-by Ukberri.net. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiago: ukberri.net
mar 09