Martxoaren 8ko elkarretaratzea ErandionMartxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunak ekitaldi anitz hartu ditu. Esaterako, emakumeenganako indarkeriaren kontrako koordinazioa hobetzeko lehenengo protokoloa sinatu dute Uribe Kostako Mankomunitateko udalek eta beste hainbat erakundek. Erandioko Emakumeen Gizarte eta Kultura Elkarteak, berriz, elkarretaratzea egin du eguerdian udaletxe aurrean. Bitartean, Emakumeon Mundu Martxarako Euskal Herriko Plataformak deituta, Algorta zeharkatu dute iluntzean eskualdeko emakume gazteek. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Erandioko udaletxe aurrean / cc-by Ukberri.net.

Informazio gehiago: ukberri.net

 
  "Koskaberri" albistegia (2010-03-08) [12:19m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu