deiedraAste honetako “Munduko sustraiak” saioan Hibai Deiedra santurtziar musikariak bisitatuko du Koska irratiko (FM 108.0) estudioa. Elkarrizketarekin batera, emanaldi akustikoa ere eskainiko du zuzen-zuzenean artistak, 21:00etatik aurrera. Deiedra laukotea 2007ko erdialdean sortu zen, zeltak deritzen herrialdeen (Basque Lands) tradiziozko musika eta Old time-bluegrass amerikarraren soinuak jasotzeko asmoz. Halere, beste hainbat estiloez elikatzen dira, letretan zein musikan. Lehendabiziko diskoa, “Legegabeen kondairak” izenburukoa, 2009ko uztailean kaleratu zuen Deiedra taldeak. Orotara, dozena bat abesti biltzen ditu, hamar espainolez eta bi euskaraz. Hibai beste hainbat proiektutan murgilduta dabil, “Ezkerraldea On Celtic” izenekoan esaterako. Horretaz gain, Deiedra izenarekin argitaratutako diskotik aparte, “Azken agurra” izeneko disko txiki bat (hiru abesti) atera zuen iaz Ronnie Drew Dubliners taldeko abeslariaren omenez, minbiziaz hil zenean.

Deiedra laukoteak aitortzen dutenez, “taldea baino gehiago bataila bat da gurea; eta batailetan gudariak erori ohi dira. Baina, huntza edozein gainazalari heldu egiten zaio, hil barik, isil-isilean (whisky ona bezala) gora eginez”. Letretan, berriz, ohiko gaiak jorratzen dituzte, beti ere ikuspuntu zabal batetik, hausnarketari bidea emanez. “Olerki traza daukate gure kantek, baina uneoro ideia argi eta zuzenak transmitituz: bidegabekeria, tristura, oroitzapenak… zu eta gu, arrotzok, senti dezakegun guztia”, diotenez. Argazkian, Hibai Deiedra / © Deiedra.