Asteazken honetarako, azaroak 11, Egunkaria auziari buruzko hitzaldia antolatu du Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Aldai Patronatuan, hau da, Algortako Karidade kaleko 1. atarian. Ekitaldian “Euskaldunon Egunkaria”-ren zuzendaria izandako Martxelo Otamendik hitza hartuko du. Egun, “Berria” egunkariko burua da bera. Bitartean, joan den ostegunean, beste auziperatuetako batek, Iñaki Uriak, eman zuen hitzaldia, Sopelako Kurtzio kultur etxe berrian. Meñakoz Euskal Kultur Erakundeak antolatutako saioan, Egunkaria auzia nondik datorren eta egun zertan den azaldu zuen Uriak, batzuetan ezkor eta besteetan baikorrago. Entzuleen galderei ere erantzun zien. Epaiketa azaroaren 9rako espero zuten. Hala ere, abenduan izango dela uste dute auzipetuek.
Horrela laburbildu zuen Iñaki Uriak Egunkaria auzia:
Aza 10