Miren Amuriza berriztarrak irabazi zuen atzo Gasteizko Europa jauregian jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 655,5 puntuz. Amurizaren ostean, Iñaki Zelaia (643,5 puntu), Arkaitz Estiballes (630,5), Unai Iturriaga (626), Xabi Paya (616) eta Maddalen Arzallus (588) gelditu dira. Xabi “egindako saioarekin pozik” agertu da eta bigarren bueltan sartuko delakoan dago. Hurrengo finalaurrekoa Tolosan izango da 14an, baina Uribe Kostako zaleen hitzordua hurrengo egunean dago jarrita, Hendaian. Bertan, Jone Euriak abestuko du eta hara joateko autobusa jarri du ALBEk. Izena emateko albegetxo[abildua]gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Argazkia: Ukberri.net. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
Informazio gehiago: ukberri.net
Aza 09