Maialen Lujanbio nagusitasun osoz eskuratu du Bertsolari Txapelketa Nagusiaren barruko Bergarako finalaurrekoan garaipena. Ofiziotan eta kartzelako lanean abilen aritu da eta azkenean 708,5 puntu eta bigarren bueltarako zuzeneko txartela bereganatu ditu. Hernaniarraren atzean, Aitor Mendiluze gelditu da, puntuari erantzuten onena. Berak 680 puntu lortu ditu eta finalean sartzeko borrokan dago oraindik. Gatzago izango dute, ordea, Uztaritzeko kanporaketa ezustean irabazi zuen BeƱat Gaztelumendi (644,5) eta Jon Martin (619) eta Etxahun Lekue larrabetzuarra (608,5). Horiek finalaurrekoen bigarren bueltan sartzeko aukerak badituzte baina litekeena da haien bidea hor amaitzea. Eta Fredi Paya algortarraren kasuan (596) seguru aski Bergara izan du azken geltokia. Dena den, algortarrak “gustura abestu” duela azaldu du. Argazkian, Maialen Lujanbio / Ukberri.net. Bergarako argazki gehiago hemen.
Informazio gehiago: ukberri.net
Aza 08