Hirurogeigarren hamarkadan Txilen lurrak hartze prozesu aundi bat eman zen nekazari eta meatzari txiroen aldetik ; etxeak eraikitzeko lurra hartze mugimendu hau “tomas de las poblas” izenarekin ezagutu da.
Urriaren amaieran hoietako “pobla ” edo auzo bat ,Santiago hiriaren iparraldean dagoen “La Pincoya “ auzo-herria bere 40 garren urtebetetzea ospatzen du egundoko jaia eginez.Jai horren partehartzaileen musika eta ahotsak ekarri dugu aste hontako Munduko Sustraiak saiora; Victor Jararen abesti batzuen ostean ,Joe Vasconcellos ,Chico Trujillo, Subverso Duran eta Banda Conmocionen musika dastatuz.
urr 31