Jendea arratsaldeko 8etan hasi zen heltzen Itzubaltzeta gaztetxera. Luntxaz disfrutatzen hasi ginenean hasi zen aurkezpen ekitaldia, 20:45ak bueltan. Ekitaldiaren formatua egunero eguerdiko 12etan egiten dugun “UK berri” magazina izan zen.

1. Hasi eta berehala duela 8 urteko Koska irratiko lehenengo hitzak eta kuña barregarriak entzun ahal izan genituen.

2. Ondoren, Koskako izaera azaltzen duen hurrengo bideo hau ikusi genuen:

3. Jarraian, Koska irratiak internazionalismoarekin duen konpromisoa adierazi zen gaur egun emititzen diren 3 programa aurkeztuz.
- “Munduko sustraiak” (Ostegunero 21.00)
- “Planeta Musical sur” (Larunbatero 12.00)
- “Resumen Latinoamericano” (Asteazkenero 18.00) Azken hauek Argentinatik agur bat bidali ziguten (audioa behean).

4. Ondoren Gaztesarea gazte informazio agentziako lagunek astelehenero 19.00etan egiten duten “Irauli uhinak” irratsaioa aurkezteko bideo bat utzi ziguten.

5. Jarraian, “Pastadun Betaurrekoak” saioa (Astelehenero 21.00) aurkezteko, bertso bat eta Ruper Ordorikarenn kantu bat abestu ziguten (audioa behean).

6. Aurkezpenaren erdialdera, Txorimalo gaztetxeko lagunek beraien “Gazte uhinak” irratsaioa (Asteartero 21.00) aurkeztu zuten (audioa behean)

7. Bideo batekin eta audio batekin etorri zitzaizkigun ere “Espetxetik at” irratsaioko (Asteartero 22.00) lagunak

8. Bukatze aldera ostegunero arratsaldeko 19.00retan egiten den “Finean Nafarrak” irratsaioa aurkezteko “Navarra tiene Cadenas” abestiaren letra banatu zuten eta guztion artean abestu genuen (audioa behean)

9. Eta azken saioa “Asesino el Rock and Roll” (Larunbatero 15.00) izan zen.

10. Aurkezpen ekitaldiaren ostean “Feos Pero Majos” taldearen kontzertua eduki genuen eta jaia ordu txikiak arte luzatu zen.

Giro ezin hobea egon zen Erromoko gaztetxeko aurkezpenean. Bertan batu ginen 200 lagunek Koskan parte hartzeko eta erabiltzeko konpromisoa hartu genuenu. Zorionak eta eskerrik asko bertaratu zen jende guztiari!!!

 
 Resumen Latinoamericano agurra [1:48m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

 
 Pastadun betaurrekoak [4:27m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

 
 Gazte uhinak [3:52m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

 
 Finean Nafarrak [4:54m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu