Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez ezker abertzaleko kideek Estremera kartzelatik (Madril, Espainia) idatzitako gutuna argitaratu du gaur “Berria” egunkariak. Egungo egoeraz eta prozesu politikoaz ari dira. “Argazkia eta etorkizuna” izenburua jarri diote gutunari. Ezker abertzalea eztabaida fasean dago, eta iragarri du “erasoen gainetik” martxan jarriko duela “ziklo politiko berria”. “Euskal herritarren hitza eta erabakia oinarri” izango duen eta “inongo indarkeriarik edota kanpoko injerentziarik gabeko prozesu demokratikoaz” gogoetan ari da militantzia. Independentziaren aldeko eragileen indarrak biltzeko xedea ere badu ezker abertzaleak. Argazkian, herritar bat kartelari eusten atxiloketak salatzeko Algortan egindako elkarretaratzean / Ukberri.net
Irakurri gutuna: berria.info
Eskuratu ezker abertzalearen estrategia berrituaren oinarriak jasotzen dituen txostena (pdf) hemen klik eginez.
Aza 08