Iritzia
Xabi de la Maza 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlaska epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean. Argazkian, De la Mazaren omenez, Plentzian jarritako pankarta / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.

Alfontso Etxegarai 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro koadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen.

Alfon eta Xabi etxera!
Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!

Plentziako Ezker Abertzalea bidalitako berria

16 urte betetzen dira gaur Uruguaiko El Filtro ospitalearen aurrean poliziaren tiroak Fernando Morroni gaztea hil zutela; euskal errefuxiatuak gose greban zeunden extradizioaren kontra eta hainbat uruguaitar mobilizatu ziren protesta egiteko; izandako liskarretan bi pertsona hil ziren, Fernando Morroni eta Roberto Facal; urtero omenaldia egiten da uruguaiko gazte internazionalista eta solidario hauek gogoratzeko.
- Bilbo ha recordado a los 2 uruguayos asesinados por solidarizarse con EH

- Uruguay se volcó otra vez por la memoria de Fernando y Roberto y la solidaridad con Euskal Herria

2009an Bilboko omenaldia,  Koska Irratia ekoiztutako bideoa.

Atzo Bilboko Aste Nagusiak kolorea galdu zuen. Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsak txosna gabe zigortzea, Komantxeri txosnarako baimena ukatzea eta Jai Batzorde Mistoaren funtzionamendua eskastea izan dira protestaren zio nagusiak. Hauen ondorioz, atzoko egunean zehar txosnagunea jenderik gabeko desertu bilakatu zen, alde zaharreko komertzio askoren ateak itxita mantendu ziren eta konpartsetako kideek ohiko elastiko biziak erantzi eta dolua azaltzen zuten elastiko beltzak utzi zituzten soinean, lelo bat zeramaten guztiek: “Kolorea desagertu da egun batez, aste osoan desager ez dadin”. Taldeek nabarmendu dute konpartsarik gabeko festak “umezurtz” geratuko liratekeela. ARGIA .COM eko informazioa.

- 44 egun daramaten gose grebalari maputxearrak , indarrezko elikadura bidez torturatuak izateko arriskuan daude ; epaileak baimena eman dio Txileko Gendarmeriari indarrezko elikadura egiteko gose greban dauden zortzi militante maputxei; praktika hau TORTURA bezala izendatua dago Munduko Mediku Elkartearen (W.M.A.)aldetik. Irakurri informazio gehiago hemen klikatuz.

- Txilen etxean preso dagoen Asel Luzarraga euskal idazle eta musikaria aste hontako eguna 25ean epaitua izango da Temuco hirian;  zortzi hilabete dira Asel atxilotua eta lehen momentuetan espetxeratua izan zela sabotaietan parte hartze akusaziopean ;  hainbat gauza ilun daude gai hontan eta muntai polizialaren teoria gero eta argiago ikusten da. Irakurri JOSEBA MARTOS idatzitako eskutitza hemen klikatuz.

Hau guztia dela eta  kontzentrazioa deitzen da Aseli elkartasuna adierazteko,  abuztuaren 25ean, Bilboko Arriaga plazan, arratsaldeko 7:30etan.

Gure eskualdeko jaien zerrendaren hurrengo hitzordua bihar iritsiko da Erandio-Altzagako Sanagustinekin;  asteazkena 25etik 29rarte aukera zabala izango da  jan, edan,dantzak ikusi eta egin ERDIZKA LAUETANekin, idi probak ikusi eta musikaz gozatzeko, ildo hontan SIROKA , ESNE BELTZA, LA PEGATINA eta MITXELETA taldeak dira aukerak.     Informazio zabala UKBERRI.NETen.