Sekeko, Sopelako gaztetxe berriaGazte Asanblada Sopeloztarrak Sopelako Lizarre auzoko (metro geltokiaren atzekaldean) Sekeko errota okupatu eta bertan gaztetxea zabaldu zuen pasa den larunbatean, hilak 19. Sekeko gaztetxea antzinako errota eta korta banak osatzen dute eta azpiegitura “oso egoera onean” dagoen arren, gazteek “lan eskerga” izaten ari dira dena garbitu eta txukuntzeko. Hori dela eta larunbatean auzolanak abiatu zituzten eta lan egiteko prest dagoen gazte orori bertatik pasatzera gonbidatu diote. GASeko kideek atzo Koska irratiko “Gazte Uhinak” irratsaioari azaldu bezala, ez da azken asteotan okupatzen saiatu diren eraikin bakarra. Izan ere, aurretik bi saiakera egin dituzte, azkena Larrabasterran. Bertan, “urte luzez inork erabiltzen ez zuen etxe bat” ikuskatzen aritu ziren abenduaren 12an, baina hurrengo egunerako jada Ertzaintzak lurrak hartu eta jabearen ordezkari batek etxea eta lursaila hormatu zituen. Argazkian, Sekeko gaztetxea barrutik / © Txorimalo gaztetxea.

Informazio gehiago: ukberri.net

Entzun GASeko kideek “Gazte Uhinak” irratsaioan egindako adierazpenak:

 
 Gazte Uhinak: Sekeko, Sopelako gaztetxe berria [6:35m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Sopelako Gazte Asanbladak gaztetxe barria okupatu du asteburu honetan Sopelan. Koska irratiko “Gazte Uhinak” saioan azaldu digute nola eman den okupazio mugimenduaren pausu berri hau. Horretaz gain, gazte albisteak, Salbuespunk ezkerraldeko musika taldearen azken diskoa eta Algortako truke azokari buruzko balorazioa eskaini dituzte gazte magazinean, inoiz egindako saio laburren baina bizienean.

 
 gazteuhinak [35:33m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetako irrati saioan “Esanak esan” musika bilduma gogora ekarri dugu. Ondoren Barakaldoko Gazte Asanbladako kide bat elkarrizketatu dugu, bertatik “Makala” gaztetxearen desalojo eta gaztetze berriaren okupazioaren azken ordua jasotzeko.

 
 Standard Podcast [50:59m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Etxebizitza eskubidearen alde Algortan“Uribe Kostan txikizioa geldiarazi!” lelopean, jardunaldiak antolatu ditu ondorengo egunetarako Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak. Horrenbestez, larunbat honetan, azaroak 28, emango diete hasiera ekimenei: 20:00etatik aurrera, Estricnina, Gaurko eta Delirium Tren Ez igoko dira Itzubaltzeta gaztetxeko agertokira. Igandean, berriz, bideo emanaldia izango da, 19:00etan, lehen aipatu gune autogestionatuan. Azkenik, astelehen eta astearterako, hitzaldi bana antolatu dute, biak ala biak 19:30ean. Bata, Plaza Beltzak ireki berri duen liburutegian egingo dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Eta bestea, Villamonteko kultur etxean, Algortan. Bitartean, iganderako, LZPren obrak ikusteko bizikleta martxa deitu du Sopelako Gazte Asanbladak, bertan egiten ari diren Gaztetxe Astearen ekitaldien barruan. 16:30ean abiatuko dira, aipatu herriko udaletxetik. Argazkian, martxoaren 28an, Algortako Sarrikobaso kaleko etxe huts baten fatxadan mural handi bat margotu zuten, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz eta LZPren aurkako jarrera adieraziz / cc-by-nc Gaztesarea.

Entzun “Gazte Uhinak” irratsaioko lagunek Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladako kide bati egindako elkarrizketa:

 
 LZP jardunaldiak "Gazte Uhinak" saioan [2:58m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Gazte Uhinak irratsaioaren hasieran Miren Amuriza bertsolaria elkarrizketatu dugu. Ondoren Uribe Kostan Lurralde Zatiko Planak izan duen eragina aztertzeaz gain asteburu honetan Itzubaltzetan eta Sopelan izango diren ekimenei begira jarri gara, eta amaitzeko Gazte Mugimenduaren Topaketaken egitaraua aztertu dugu.

 
 Standard Podcast [58:04m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu