Irailaren 14an, asteartearekin eta Bizarra Lepoaneko lagunei esker, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira Areetako Xake plazan.
Gu ere Irrien lagunak gara eta kuñatxo bat prestatu diegu ongi etorria emateko. Datorren martitzenean bi emanaladi eskeiniko dituzte 16:30ean eta 19:00etan, eta gogoratu sarrerak salgai dituzuela Bizarra Lepoan Elkarteko bulegoan, baita UKTEST elkartekoan ere.
ira 06
Erromo-Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak 2010 hasi dira eta Koska Irratiak bat egiten du ospakizunekin. Agenda, musika, historia eta askoz gehiago irrati saio berezi honetan.
abu 03
Algortako San Inazioak hasi dira eta Koska Irratiak irrati saio berezia eskeini nahi dizue. Jai Batzordearen komunikatua, pregoia, txupinaren audioak, datozen egunoetan joko duten taldeen musika eta agendarekin osatu dugu saioa.
uzt 30
uzt 21
Goizean heldu da pikete informatiboa Erandioko Encugraf enpresara. Gaur lanera joatera behartzeko asmoz, “mehatxatu” egin dituztela salatu dute bertan zeuden langileek sindikatuetako ordezkarien aurrean. Koska irratiko lagunek azaldu dutenez, “beharginak ez ezik, enpresako gerentea ere atera da eta piketeko lagunekin berna egiten aritu da ‘oso jator’. Baina, grebalariak joan direnean ateak ixteko agindu du, bi sindikalista barruan zirela”. Orduan, horietako bat “lepotik heldu eta ukabilkada ematen saiatu da” gerentea, aipatu iturriek salatu dutenez. Horren ostean deitu du Ertzaintza enpresako arduradunak. Agenteak heldu bitartean, bertan izan dituzte “bahituta” sindikalistak. Hala ere, aurretik Udaltzaingoa agertu da eta, Ertzaintzak bezala, piketeko kideak identifikatu ditu. Bestalde, Leioan, Txomin Aresti eskolan lanean ziharduen beharginetako bat piketeko kide bat jipoitzen saiatu da. Argazkian, denda bat pertsiana jaisten Leioan.
eka 29