Cartografia imposible” du izena Doctor Deseoren azken lanak eta Koska Irratiko Fonotekara ekarri dugu zuekin konpartitzeko asmoarekin. Entzun eta gozatu!

Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.
Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com

 
 Standard Podcast: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Fonoteka irrati saioan, Barrence Whitfield eta Petti & the Bloodyhotsak musikarien lana aurkeztu dizuegu, baita aste honetan disko honen aurkezpen biraren barruan izango diren kontzertuen berri ere:

Otsailak 17 Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, 19:30etan
Otsailak 18 Zornotzako Zelaieta Zentruan, 20:30etan
Otsailak 19 Leioako Ambigú Kafean, 22:00etan
Otsailak 20 Ermuako Lobiano Kultur Etxean, 20:00etan

Petti zein Barrence Whitfield; biek ala biek ondo baino hobeto dakite zer den beste musikariekin lan egitea. Kantari nafarrak aurretik eginak ditu horrelako diskoak Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin. Eta Whitfieldek, zer esanik ez. Rock&roll, blues, funk eta soul musikaren legenda bat da Whitfield, urte luzez The Savages taldearekin ibilitakoa, Richard Thompson, Solomon Burke, Los Lobos, Taj Mahal eta beste askorekin agertokian egondakoa, eta azken aldian, The Hi-Risers taldearekin, Bo Diddley adiskide zena omentzen aritu dena. Oso ezberdinak izanagatik, biak abeslari bikainak eta indartsuak, eta disko batean biltzeko ideia oso erakargarria zen.

 
 Barrence Whitfield eta Petti & the Bloodyhotsak [40:41m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetan Siroka taldearen lana aurkeztu dizuegu “Fonoteka” irrati saioan. Laukote bizkaitarrak Musikherria herri diskoetxearekin argitaratu du 8 abestiz osatutako diskoa eta datozen asteotan han eta hemen zuzenean ikusteko aukera izango dugu:

Otsailak 19 Leioako “Kurkudi”-n 22:30etan
Otsailak 20  Zorrotzako “Askabide”-n 22:00etan
Otsailak 26 Ugaoko Beti Tabernan 22:00etan

Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.

Kontaktua: fonoteka@koskairratia.com

 
 Standard Podcast [27:01m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Arrasateko taldearen disko berria entzun dugu aste honetako saioan. Gainera, Des-kontrol taldeak, bira berri bati ekin dio eta hauek dira gure inguruan egingo dituzten kontzertuen datak:  Urtarrilaren 22an Barakaldon, Otsailaren 6an Bermeon, Otsailaren 20an Getxon eta Martxoaren 5ean Bilboko Kukutza Gaztetxean.

Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.

 
 Standard Podcast [26:41m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Fonoteka irratsaioan Bike 3.0 diskoa entzungai izan dugu aste honetan. Insertbeat, Dr. J, Mimoloco, J. L. Canal, Gose, PlanetaLeta, Lab 7, Dr Pinsapo Vs LaHaine, Backbone eta GZK-k garai hartako abestien bertsio elektronikoak jorratu dituzte.
Aukeratutako taldeak Eskorbuto, Zarama, Cicatriz, Las Vulpes, La polla Records, Delirium Tremens, Hertzainak, Kortatu, Barricada eta RIP izan dira.
Gainera, abesti batzuetan, talde originaletako abeslariek (Barrikadako  Drogas, Zaramako Roberto Moso, Vulpeseko Mamen eta Delirium Tremenseko Andonik) parte hartu dute proiektuan.
Koska Irratiko “Fonoteka” irrati saioa disko berrien erakusleihoa izaten da astero astero. Musikariek eta diskoetxeek bidalitako diskoak saio monografikoan. Labetik ateratako musika entzuteko unea.
Astelehenero 22:30etan, ostegunero 14:00etan eta larunbatero 20:30etan.

 
 Fonoteka-Bike 3.0 [31:05m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu