
“Prekarietateak hiltzen du. Lan istripu gehiagorik ez!” lelopean, 35 lagun inguru elkartu dira gaur arratsaldean Sopelako udaletxeko plaza ondoan. Modu horretan, J.M.V. 58 urteko gizonezko sopeloztarrari heriotza eragin zion lan istripua salatu dute gizon-emakumeek. Behargina asteartean hil zen Gurutzetako ospitalean, lau egunez koman izan ostean. Loiuko Indubilsa enpresan izan zen ezbeharra iragan ostegunean. Egun hartan, 06:50 aldera, 500 kiloko pieza batek buruan kolpatu zuen J.M.V. sopeloztarra, tornu batekin lanean ari zenean. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan izan zen lau egunez koma egoeran, herenegun goizean hil zen arte. Ezkonduta zegoen eta seme bat zeukan. Argazkian, gaur arratsaldeko elkarretaratzea Sopelan.
Hala ere, ez da arratsaldekoa izan J.M.V. 58 urteko langile sopeloztarraren heriotza salatzeko egin duten elkarretaratze bakarra. Gaur eguerdian Loiuko Indubilsa enpresa aurrean izan da kontzentrazioa, LAB eta ELA sindikatuek deituta. CCOOk beste horrenbeste egin zuen atzo goizean. LAB sindikatuak salatu duenez, irailean hiru langile hil dira jada. 2010ean, berriz, 51 dira jada lan istripuetan hil diren langileak. Sopelan hau da aurten lan istripu baten ondorioz hil den bigarren auzokidea.
UKBERRI.NET ARGITARATUTAKO BERRIA
KAPITALISMOAREN BASATIKERIA ETA LAN ESKUBIDEEN MURRIZKETA SALATZEKO LAB SINDIKATUA IRUÑEAKO SANTANDER BANKUAN EGINDAKO OKUPAZIOAREN IRUDIAK.
ira 10
Fiskaltzak Adierazi EHren manifestazioa debekatzeko eskatu dio Moreno epaileari BERRIA.INFO argitaratutako berria
AZKEN ORDUETAKO BERRIAK :
- MANIFESTAZIOA DEBEKATUA IZAN DA
-ADIERAZI EHK GAUR ARRATSALDEAN PRENTSAURREKOA EMANGO DU
ira 09
![]() |
![]() |
Udaldia bukatu omen da baina festa hasi besterik ez du egin. Denboraldi berriari, “NaiwaL” eta “Kasimiro (Jamaika in the jungle)”-ren sesio pare batekin hasiera emango diogu.
2010 “kasimiro eta Jamaika Kolektiboa”-ren urtea izan da dudarik gabe.Beraien nahasketak E.H-ko kostaldean izandako arrakasta dugu lekuko non hamaika zoru erre egin dira Ragga Jungle soinupean. Honen adibide, hurbiltzen dizuegun nahasketa dugu, “Kasinuska Summer TRIP”, ez da inor hotz geratuko.
Informazio geihagorako: http://www.myspace.com/jamaikainthejungle
Beste alde batetik, DJ NaiwaL-ren kaixak eta basuak, zonaldeko club-etan goi-maila berri bat ezarri dute, biniloa hilda dagoela esaten dutenei zalantza ezarriz bere erraietan. Aurkeztutako show ahaztezinak, gaur egun dagoen Drum and Bass/techno DJ erakargarrienetariko batetan bihurtzen dute.
Informazio geihagorako: http://www.myspace.com/naiwal
ira 08
Irailaren 14an, asteartearekin eta Bizarra Lepoaneko lagunei esker, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira Areetako Xake plazan.
Gu ere Irrien lagunak gara eta kuñatxo bat prestatu diegu ongi etorria emateko. Datorren martitzenean bi emanaladi eskeiniko dituzte 16:30ean eta 19:00etan, eta gogoratu sarrerak salgai dituzuela Bizarra Lepoan Elkarteko bulegoan, baita UKTEST elkartekoan ere.
ira 06

Xabi de la Maza 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlaska epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean. Argazkian, De la Mazaren omenez, Plentzian jarritako pankarta / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.
Alfontso Etxegarai 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro koadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen.
Alfon eta Xabi etxera!
Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien jabe!
Plentziako Ezker Abertzalea bidalitako berria
abu 28