Aste honetako saioan Koro Irazoki Zugarramurdiko lagunarekin mintzatu gara sorginei buruz. Korok, duela 4 mendetako istorioak eta historia ekarri ditu gurera. Hasieran, kolaboratzeile berri batekin eduki dugu solasaldia. Bera Garbiñe Larrea da eta hemendik aurrera sendabelar eta osasunbidearen ohituren berri emango digu.

 
 FN - (2010/05/11): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetako saioa oso interesgarria izan da. Koldo Martinez Garaterekin mintzatu gara “Nafar paradigmari” buruz. Izan ere, pasa den apirilaren 15ean Altzako (Donostia) kultur etxean emandako hitzaldian esandakoak birpasatu ditugu. Hasieran, gure kolaboratzeile Xabirekin (Bizardunak) egon gara beraien Irlandako gorabeherei buruz hitz egiten. Aste honetako saioa berandu igotzen ari gara, baina pena merezi du, beraz, hemen duzue, gozatu!

 
 FN - 2010/04/20: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetako saioan Koldo Landaluzerekin mintzatu gara piratei buruz bere liburua “Crónica de Piratas, corsarios y filibusteros” oinarri hartuta. Baina hasieran, gure kolaboratzeile Josu Larrinagarekin egon gara piratei buruzko euskal abestiak birpasatzen.

 
 FN - 2010/04/13: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Bi asteko etenaldia egingo du Finean Nafarrak irratsaioak eta beraz, gaurko saioa (M-30) eta datorren astekoa (A6) ez ditugu egingo. Apirilaren 13an bueltatuko gara pilak kargatuak. Ordura arte, ondo izan.

Aste honetan Jose Antonio Agirre Euskal Gobernuko lehenengo lehendakariari buruz mintzatu gara era monografikoan, izan ere, martxoaren 22an, Agirreren heriotzaren 50. urteurrena bete baitzen. Zentzu horretan, Kepa Anabitarte politikari eta sindikalistak Donostian emandako “La figura política del lehendakari Agirre” hitzaldiaren harira, info 7 irratiak egin dion elkarrizketa ezinhobea emititu dugu.

 
 FN - 2010/03/23: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu