Kurtsoaren bukaerara gerturatzen ari gara eta aste honetako saioa bitxikeriz jositako saioa izan da. Lehenik eta behin Garbiñe Larreak sendabelarren aditua den Maria Treben ekarri digu gogora. Gaurkoan ez dugu gonbidatu gehiagorik ekarri eta hainbat bitxikeri kontatu ditugu; Bloody sunday, Iruneko alardea, Koldo Zuazoren azken liburua…

 
 FN - (2010/06/15): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetan saio oso interesgarria izan dugu. Lehenik eta behin Josu Larrinagak Tapiaren azken diskoari buruz hitz egin digu eta Agur intxorta maite diskoaren “eusko gudariak” abestia entzuteko aukera eduki dugu. Elkarrizketako tartean Koldobika Lopez historialaria ekarri dugu gurera 1936ko guda Barakaldon izan zuen goraberei buruz hitz egiteko.

 
 FN - (2010/06/08): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Pasa den asteko saioan Garbiñe Larrea gure “sorginaren” bigarren emanalditxoa entzuteko aukera eduki genuen. Eta elkarrizketako tartean Juan Martin Elexpururekin hitz egin genuen Iruña-Okako (Veleia) aurkikuntzen auziari buruzko azken berrietaz.

 
 FN - (2010/06/01): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetan Iñaki Sagredorekin mintzatu gara Nafarroako ondarean egin diren expolioei buruz. Iruñeako Gaztelu Plazako Erdi Aroko aurkikuntzak albo batera uzteak eta parking bat eraikitzeak ekarri zuen polemikatik abiatu gara hainbat egoera bitxi aztertzeko.

 
 FN - (2010/05/25): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetako saioan Koro Irazoki Zugarramurdiko lagunarekin mintzatu gara sorginei buruz. Korok, duela 4 mendetako istorioak eta historia ekarri ditu gurera. Hasieran, kolaboratzeile berri batekin eduki dugu solasaldia. Bera Garbiñe Larrea da eta hemendik aurrera sendabelar eta osasunbidearen ohituren berri emango digu.

 
 FN - (2010/05/11): Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu