![]() |
![]() |
Udaldia bukatu omen da baina festa hasi besterik ez du egin. Denboraldi berriari, “NaiwaL” eta “Kasimiro (Jamaika in the jungle)”-ren sesio pare batekin hasiera emango diogu.
2010 “kasimiro eta Jamaika Kolektiboa”-ren urtea izan da dudarik gabe.Beraien nahasketak E.H-ko kostaldean izandako arrakasta dugu lekuko non hamaika zoru erre egin dira Ragga Jungle soinupean. Honen adibide, hurbiltzen dizuegun nahasketa dugu, “Kasinuska Summer TRIP”, ez da inor hotz geratuko.
Informazio geihagorako: http://www.myspace.com/jamaikainthejungle
Beste alde batetik, DJ NaiwaL-ren kaixak eta basuak, zonaldeko club-etan goi-maila berri bat ezarri dute, biniloa hilda dagoela esaten dutenei zalantza ezarriz bere erraietan. Aurkeztutako show ahaztezinak, gaur egun dagoen Drum and Bass/techno DJ erakargarrienetariko batetan bihurtzen dute.
Informazio geihagorako: http://www.myspace.com/naiwal
ira 08
Irailaren 14an, asteartearekin eta Bizarra Lepoaneko lagunei esker, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira Areetako Xake plazan.
Gu ere Irrien lagunak gara eta kuñatxo bat prestatu diegu ongi etorria emateko. Datorren martitzenean bi emanaladi eskeiniko dituzte 16:30ean eta 19:00etan, eta gogoratu sarrerak salgai dituzuela Bizarra Lepoan Elkarteko bulegoan, baita UKTEST elkartekoan ere.
ira 06
Erromo-Itzubaltzeta eta Pinuetako jaiak 2010 hasi dira eta Koska Irratiak bat egiten du ospakizunekin. Agenda, musika, historia eta askoz gehiago irrati saio berezi honetan.
abu 03
Algortako San Inazioak hasi dira eta Koska Irratiak irrati saio berezia eskeini nahi dizue. Jai Batzordearen komunikatua, pregoia, txupinaren audioak, datozen egunoetan joko duten taldeen musika eta agendarekin osatu dugu saioa.
uzt 30
Berangoko Santa Ana auzoan omenaldi eta gogorapen ekitaldia burutu zen ostirala 23an ; herriko preso politikoak eta duela gutxi hil zen Anizeto Agirre “Anis” militante abertzalea omenduak izan ziren hainbat lagun eta biztanleen aldetik.
Txalaparta eta bertsoak lagun, bi euskal preso politikoen eskutizak irakurri ziren ; Anis Agirreren bizitzaren pasadizoak gogora ekarriz eta Jon Antzaren omenez egingo den Ziburuko ekitaldia gogoratuz bidea zabaldu zen Siroka taldearen ” Bihotzetatik zintzilik” abestiari eta ekitaldiaren amaierari.
Hemen duzue ekitaldiaren audioa entzungai.
uzt 24