Denboraldi hontako azken saioan Armintzako Txapel Reggae 2010 antolakuntza taldeko den Josuren bisita euki dugu, aurten 20 urte betetzen duen jaialdiaren sorrera eta urteetan zehar izandako eboluzioaz hitzegin dugu.
Aurtengo edizioa maila altukoa dela erakusten du musikarien kartela , hauek dira zapatuan Armintzako portuko taula gainean ikusteko aukera eukiko dugun musikariak .
BILBOMATIKS (Bilbo); BAD SOUND SYSTEM (Irun); CHULITO CAMACHO(Madril); SEYNI &YELIBA(Guinea); YANISS ODUA (Frantzia); SOULEYMAN & LAINA ANKH (Frantzia).
uzt 16
Aste hontan atera da kartela eta aste hontako saioan Iraileko Getxoko Folk Jaialdian egongo diren musikarien aurkezpena egin dugu; hauek dira izenak :
OYSTERBAND, Britainia Handitik
MAHALA RAI BANDA, Errumaniatik
LADYSMITH BLACK MAMBAZO, Hego Afrikatik
XABI ABURRUZAGA, Euskalherritik
Bilboko Kobetamendiko rock jaialdian rock eta folk uztartzen dutenak daude ere; GOGOL BORDELLO eta DROPKICK MURPHYS alegia , euren musika ere ekarri dugu gaurko saiora.
uzt 09
Aste hontako saioan Sopuertako Mendebala jaialdian parte hartuko duten musikarien lana ezagutu dugu. Uztailaren 2an ADARROTS bizkaitar taldea, LUAR NA LUBRE galiziarrak eta nafarroako BIZARDUNAK izango dira taula gainean; hurrengo egunean zapatua 3an XABI ABURRUZAGA bizkaitar trikitilaria, Amurriotik SOKAIDE taldea eta Asturiesetik TEJEDOR gaitajole eta perkusiolari anai-arrebak eta FALANONCADUCA folk-ska taldea osatzen dute Sopuertako La Baluga auzoan egingo den jaialdiaren kartela.
uzt 02
Asteburua interesgarriak diren musika emanaldiz beterik dator.
Lehenik eta behin TAS-TAS irrati libre bilbotarra bere 18garren urtebetetze ospatzeko, eguna 19an , zapatua, Kafe-Antzokian kontzertu-jaia antolatu du; Iruñako GUALITXO eta Aragoiko MALLACAN taldeak han egongo dira euren lanak aurkezten, azken talde hontako ahotsa den Fernandorekin hitz egin dugu telefonoz.
Beste aldetik eta Bilboko 710 urteak ospatzeko Udalak antolatutako hainbat emanaldi kulturalak izango dira zapatu berean, euren artean GORAN BREGOVICen emanaldia Itsas Museoaren aurrean eta Portugaleko TOCA RUFAR, KUMPANIA ALGAZARRA eta COMPANHIA TUMBALA kale musika taldeak Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaitzen eta girotzen ibiliko dira.
AHTren kontrako mobilizazioaren ostean musika eta kaleak gozatzeko aukera aparta zapatu 19an Bilbon !!
eka 18
Aste hontako saioan Kaliforniako MARIACHI EL BRONX eta Ipar Karolinako CAROLINA CHOCOLATE DROPS taldeen musika aurkeztu dugu; lehenak punk musikatik mexikar mariatxien musikara egindako bidai txukuna erakusten digute 2009ean argitaratutako diskoan.
Bigarrenak Amerikar EE.BB.etako Ipar Karolinako nekazari beltzen baladak, bluegrass eta beste ohitura musikalak ekartzen digute 2010eko disko eder honetan.
Horretaz gain Tony Gatlif zinema zuzendariaren “LIBERTE” izeneko film berriaren aipamena ere egin dugu; Frantzian girotutako filma hontan, bigarren guda mundialaren garaian ijito herriak jasan zuen genozidio arrazista erakusten da; filma honen musika dastatu dugu ere.
eka 11