.“Munduko jakintsurik tontoena” antzezlanaren bertsioaren estreinua KOSKA irrati librean. Errenteriako Inaxito Albisuren bizipen xelebreak eta hark duen hitz jario harrigarria agerian utziko ditu Oier Gillanek lan honetan.
Oreretako ZINTZILIK irratiaren ekoizpena da irrati-antzerki hau.

 
 jakintsurik tontoena [50:26m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Argentinan jaioa eta Kosta Rikako biztanlea den RUBEN PAGURA kantautorea, aktorea eta antzerkigilearen abestiekin hasi da aste hontako saioa, abesti kritiko eta ironiaz beterikoak;  Eslobeniako PERPETUUM JAZZILE talde korala jazz eta herri musikaren abesti famatuen bertsioak “a capella” trebetasunaz egiten dutela erakutsi digute 2009an argitatarutako “Africa” diskoan.Ikus izen bereko famatua egin den bideoa.
Amaitzeko BUNPADA SOUND proiektu berrian rap musika trikitixa,
rai, flamenko eta ballenatorekin nahasten da;” Munduan zehar bidaiatzeko hamar kanta, barneko eta kanpoko heziak gainditu nahi dituen ekimena” euren hitzetan.

Kontaktua: mundukosustraiak@koskairratia.com

 
 mundukosustraiak [58:58m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu


Gau honetarako “Mushroom Bilduma Bol1″ ekarri dizuegu. Psychedelic Trance-ko barrentasunetik irten da bilduma hau, soinu organikoz beteta..

 
 Mushroom bilduma bol1: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetako Jarkortarrok irratisaioaren hasieran Argentinako Futuro imperfecto eta Da-skate taldeen abesti sorta batekin uhin libreak berotu ditugu.

Ondoren Greg Graffin-en “American lesion” (1997), I Against I talde holandarren “Headcleaner” (1998), Cordura-ren “La Ridícula Mecánica De La Vida Moderna“, Good Riddance-en “A Comprehensive Guide to Moderne Rebellion” (1996) eta Folkcore talde zarauztarraren “Petazetak” (2002) lanak berreskuratzeko tartea hartu dugu

Eta azkenik, maiatzean eta ekainean etorriko zaizkigun taldeak mahaigaineratu ditugu: Pennywise, Strike anywhere eta 7 Seconds. Hasi agenda prestatzen.

Izan jarkoreta, entzun jarkortarrok!

jarkor@koskairratia.com

Asteazkenero 21:00etan eta ostegunero 22:30etan.

 
 Standard Podcast [59:32m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu

Aste honetan Swing Doinuko Gauak saioan jazz eta flamenkoren bigarren zatia entzungai duzue. Bi mundu desberdinetako musikak bateratu egiten dituzten musikariak eta diskoak izpide izan ditugu.

Ostiralean 19:00etan zuzenean eta errepikapenak igandean 23:00etan eta astelehenean 10:00etan entzungai.
Kontaktua: jazz@koskairratia.com

 
 Standard Podcast [58:39m]: Play Now | entzun leiho berrian | deskargatu