Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzaren zazpi elkartek indarrak batu ditugu Justuri (tximista, bertoko euskaraz) irrati euskalduna sortzeko. Datozen asteotan zabalduko den FM irratientzako deialdian, Eusko Jaurlaritzak Uribe Kostako euskaldunei lau lizentzietatik bakarra gordetzea salatu dugu. Eskualdean ia 100.000 euskaldun aktibo zein pasibo bizi dira eta orain arte irratien %13a baino ez dute beren hizkuntzan izan. Gauzak horrela, ez gaude aukera txiki hori ere galtzeko prest. Horregatik, irratia lortzeko auzolanean murgildu eta bazkidetza kanpainari ekingo diogu. Izan ere, “Uribe Kosta eta Erandioko elkarte kolektibo eta pertsona guztiek ateak irekita izango dituzte proiektuan parte hartzeko”, Amaia Arriaga eta IƱigo Fernandez de Martikorena ekimeneko bozeramaileek goizean egindako prentsaurrekoan (mp3) adierazi dutenez. Kanpainaren abiapuntua gaur arratsaldean jarriko dugu, Algortako Aldai Patronatuan 19:30ean egingo dugun aurkezpena dela medio. Egitasmo berrian parte hartuko du Koska irratiak eta bere ondare guztia emango dio. Azken egunotan, argi utzi dugu “Koska badoa” kanpainaren bidez proiketu berri honi lekua utziko diogula.
Irratia multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunitateari zerbitzu publikoa eman eta Euskal Herriko beste irratirekin elkarlanean arituko dena. Oraingoz honako eragileek osatu dugu talde sustatzailea: BerbalamiƱe Leioako euskara elkartea, Betiko ikastola, Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, UK aldizkaria, Ukberri.net eta Koska irratia.
Abe 01
